(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Menderatu dute atzo arratsaldean Faltzesen piztu zen eta Azkoiengo 500 bizilagun herria uztera behartu zituen sutea osteguna, 2010.eko abuztuak 12

Foruzaingoak epailearen esku utziko ditu bihar ustez suaren jatorriarekin zerikusia duten bost lagunak


Transcripción textual del video

Atzo arratsaldean Faltzesen piztu zen sua gaur goizean menderatu dute. Suaren ondorioz Azkoiengo 500 bizilagun herritik atera behar izan zituzten, suhiltzaileek herrigunetik 300 metro ingurura eten baitzuten sua. Gaur goizean, Nafarroako Gobernuaren Segurtasun eta Larrialdi Zerbitzuek erabaki dute bizilagunak etxera bueltatu daitezkeela.

Menderatu dute atzo arratsaldean Faltzesen piztu zen eta Azkoiengo 500 bizilagun herria uztera behartu zituen sutea ( irudia handitu )

Atzo arratsaldean Faltzesen piztu zen sua gaur goizean menderatu dute. Suaren ondorioz Azkoiengo 500 bizilagun herritik atera behar izan zituzten, suhiltzaileek herrigunetik 300 metro ingurura eten baitzuten sua.

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuaren Segurtasun eta Larrialdi Zerbitzuek erabaki dute bizilagunak etxera bueltatu daitezkeela.

Sutea menderatuta dagoen arren sua dago oraindik hiru lekutan: iparraldean, Faltzesen; erdialdean, Azkoiengo udalerrian; eta hegoaldean, Azkoiengo herriaren aurrealdean, 800 metro ingurura.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren aurreneko balioespenen arabera, 350 hektarea baino gehiago daude erreta; eremu batzuetara heltzea zaila da, malkartsuak direlako, eta pinudi eta harizti mediterraneo txikiak daude, baita zereal sailak eta sasiak ere.

Sua itzaltzeko zerbitzuak lan handia egiten ari dira, lurrean eta airean, Nafarroako Larrialdi Agentziaren (NLA) eguraldi iragarpenen arabera eguerdian haizeak gogorrago joko duelako, agian. NLA ari da koordinatzen, atzo arratsaldetik, sua itzaltzeko jarritako baliabide publikoak, boluntarioak eta partikularrak.


Faltzesko sutea

Azkoiengo suteak 350 hektarea inguru erre ditu. ( irudia handitu )

Sua arratsaldeko 17.00ak alde piztu zen Faltzesen eta 6 kilometro egin zituen hegoaldera, Azkoien aldera.

Foruzaingoak Faltzesko bost lagun atxilotu zituen atzo (bost gizon eta emakume bat), suaren jatorriarekin zerikusia dutelakoan; izan ere, ustez, sua Calon basoan piztu zen arduragabekeria baten ondorioz. Bost lagun horiek bihar utziko dituzte epailearen esku. Atxilotuak dira M.C. (33 urte), H.E.O. (35 urte), M.E. (37 urte), A.B.O. (30 urte) eta J.A.S.A. (51 urte). Foruzaingoko Ingurumen Brigadako langileek sutea non hasi zen ikusi zuten eta ordudanik leku hori itxita dago, Polizia Judizialak ikerketak egin ditzan (behaketak, arrasto bilketak, lekukoekin elkarrizketak e.a.), eta baita argiketak ere.

Haizea handitu egingo dela iragarri dutenez, gaur goizean Nafarroako Gobernuaren Suhiltzaile Zerbitzuko 29 ibilgailu eta 89 langile daude lanean, Cordovilla, Tutera, Azkoien, Oronoz, Tafalla, Lizarra eta Zangozako suhiltzaile etxeetakoak.

Ibilgailuak dira 3.000 litroko 15 autoponpa (12 basokoak eta 2 landakoak), 10.000 litroko hiru zisterna, langileak garraiatzeko 9 ibilgailu eta 2 aginte ibilgailu.

Aireko bitartekoei dagokienez, gaur goizean honako hauek daude jardunean: Nafarroako Gobernuaren hiru helikoptero, 900 litroko edukierakoak; Ingurumen Ministerioaren bi Air Tractor hegazkin arin, lurrean kargatzekoak eta 3.000 litroko edukieradunak (baseak Noainen eta Errioxako Argoncillon dauzkate); eta Defentsa Ministerioaren bi Canadair hegazkin anfibio, bakoitza 5.500 litroko edukierakoa.

Ingurumen Ministerioak, gainera, Kamov helikoptero bat jarri du suari kontra egiteko. Halaber, Larrialdi Unitate Militarrek 224 laguneko batailoi bat eraman zuen. Horrez gain, gaur goizean unitate horretako helikoptero bat jarri dute.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak talde bat jarri du NLAk Azkoienen jarritako aginte postu aurreratuan, Nafarroako Gobernuko Basozaintza atalak koordinatuta; taldean daude bi mendi ingeniari, bi basozain, bi bulldozer eta pala misto bat.

Langile publiko horiei gehitu zaizkie, sua itzaltzeko, udal agenteak, Milagroko boluntarioak eta eragindako herrietako bizilagunak, besteak beste nekazariak, lanabesekin (traktore, motozerra eta abarrekin) laguntzeko.

Orobat, Gurutze Gorriak eta DYAk bitarteko tekniko eta logistikoekin parte hartu zuten bizilagunak Azkoiendik ateratzeko.

Caballero eta Sanzberro aginte postu aurreratuan

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, eta Barne zuzendari nagusia, Juan Ramon Rabade Irazoiz, Azkoienera joan ziren atzo arratsaldean, egoera zertan zen ikustera.

Lehendakariordeak eta zuzendari nagusiak sua itzaltzeko lanak koordinatu zituzten eta Azkoienen geratu ziren herritarren segurtasuna bermatu zuten arte, hau da, goizaldera arte.

Gaur, halaber, lehen lehendakariordea eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, aginte postu aurreratuan izan dira, Faltzesko eta Azkoiengo alkateekin, Jose Carlos Garcia Garcia eta Juan Jesus Basarte Osesekin batera; aginte postu hori sua itzaltzeko baliabideak koordinatzeko erabiltzen den kamioi adimentsu bat da.

Caballero lehendakariordeak nabarmendu du langileek lan handia egin dutela gau osoan, Azkoiengo herriaren aurrean segurtasun lerroa egin eta perimetroa kontrolatu zuten arte.

Alde horretatik, eskerrak eman dizkie bizilagunei, boluntarioei, Gurutze Gorriari, DYAri eta Larrialdi Unitate Militarrari, besteak beste. Kontseilariak ez du esan sutea erabat itzalita dagoenik, haizea handitu egingo dela iragarri baitute.

Atxilotuei dagokienez, esan du seguru asko sutea ez dutela apropos piztu, baizik arduragabe jokatu dutela.

Horren harian adierazi du era horretako gertakariak zigortu egin behar direla, ondorio larriak dituztelako. Orobat, azpimarratu du Foruzaingoak bizkor erantzun duela.

Sanzberro kontseilariak esan du sua erabat itzali arte ez dutela jakingo ingurumenean zer nolako eragina izan duen.

Egia esan, eraginak datorren udaberrian antzemango dira, Txuslapaineko sutearekin gertatu zen bezala. Esan du, baita ere, sutea bizkor zabaldu dela eta, horrelakoetan, eragina txikiagoa izaten dela eta zuhaiztiak errazago berritzen direla.  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa