(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BPGren urtetik urterako hazkunde positiboa duen lehen erkidegoa da Nafarroa, %1,5ekoarekin; Espainiak, berriz, tasa negatiboetan jarraitzen du, %-0,2rekin

ostirala, 2010.eko abuztuak 13

Nafarroako ekonomia %0,6 hazi zen 2010eko bigarren hiruhilekoan, ekonomia nazionalaren %0,2aren aldean


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomiak Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,6ko igoerarekin bukatu du 2010eko bigarren hiruhilekoa. Datua Nafarroako Estatistikako Institutuak argitaratu du gaur goizean. Horrela, Foru Erkidegoak urte osoan izan ditu hazkunde positiboak, hiruhilekotik hiruhilekora, eta dagoen informazioaren arabera, urtetik urterako hazkunde positiboa lortu duen lehen erkidegoa bihurtu da. NEIk argitaratu duen moduan, Nafarroako urtetik urterako aldakuntza-tasa %1,5ean kokatu da, lehen datu positiboa izan dena bost hiruhileko igarota. Espainia %0,2 igo da bigarren hiruhileko honetan, eta urtetik urterako tasa negatiboa izan du berriz, zazpigarren hiruhilekoan jarraian. Horren eraginez, %-0,2an kokatu da.

BPGren urtetik urterako hazkunde positiboa izan duen lehen erkidegoa da Nafarroa

Nafarroako ekonomiak Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,6ko igoerarekin bukatu du 2010eko bigarren hiruhilekoa. Datua Nafarroako Estatistikako Institutuak argitaratu du gaur goizean. Horrela, Foru Erkidegoak urte osoan izan ditu hazkunde positiboak, hiruhilekotik hiruhilekora, eta dagoen informazioaren arabera, urtetik urterako hazkunde positiboa lortu duen lehen erkidegoa bihurtu da. NEIk argitaratu duen moduan, Nafarroako urtetik urterako aldakuntza-tasa %1,5ean kokatu da, lehen datu positiboa izan dena bost hiruhileko igarota. Espainia %0,2 igo da bigarren hiruhileko honetan, eta urtetik urterako tasa negatiboa izan du berriz, zazpigarren hiruhilekoan jarraian. Horren eraginez, %-0,2an kokatu da.

Informazio hori, lehendakari bigarren eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria den Alvaro Miranda Simavillak eman du, gaur goizean, prentsaurrekoan. Gaur ezagutu ditugun datuekin, Nafarroako Gobernuak urte honetarako hazkunde-aurreikuspenak berrikusi ditu, eta BPG %1,0 igoko dela adierazi du.

 

3 puntu baino gehiagoko aldera Espainiatik

Aurtengo bigarren hiruhileko honetan, Nafarroako ekonomiak alderik handiena lortu du Espainiako ekonomiarekin, krisialdi honetan. Aldentze hori, 2008ko lehen hiruhilekoan hasi zen dagoeneko, ehuneko 0,5 puntuko aldearekin BPGren jaitsieran, krisialdia hasi zenetik. Gaur egun, 3,4 puntukoa da dagoeneko Nafarroaren alde, 2010eko bigarren hiruhilekoan.

Nafarroako ekonomiak Estatukoak baino portaera hobea izan du krisi ekonomiko honetan, eta horren isla lan-merkatuan dugu. Biztanleria Aktiboaren Inkestan (BAI), 2007. eta 2010. urteen artean egindakoan, langabezia-tasak Nafarroan eta herrialde osoan izandako bilakaera jasotzen da. Horrela, 2007ko laugarren hiruhilekoan, 4,33 puntuko aldea egon zen, langabezia-tasari dagokionez, Estatuaren eta Nafarroaren artean egon zen, Estatuaren alde. Bestalde, 2010eko bigarren hiruhileko honetan, langabezia-tasa Espainian Foru Erkidegoan baino 9,13 puntu handiagoa da.

Urte osoa hazten

Urte honetako bigarren hiruhilekoaren BPGren datuen arabera, laugarren hiruhilekoa da balio positiboak jarraian lortzen dituena. Horrek esan nahi du Nafarroak urte osoa daramala hazten. Gogoratuko dugunez, Nafarroa atzeralditik irten zen lehen autonomia-erkidegoa izan zen 2009ko hirugarren hiruhilekoan (hiru hiruhilekotan jarraian hazkunde negatiboa izanda), eta baita indarrik handienarekin egin zuena, aldi horretan %0,5 igota.

Igoera horren ondoren, urteko laugarren hiruhilekoan %0,1 igo zen, eta %0,4 2010eko lehen hiruhilekoan.

Estatistikako Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera, suspertze ekonomikoa finkatu da, %0,6 hazi baita.

Espainian, bi hiruhilekotan bakarrik egon da hazkunde positiboan, urte honetako lehen eta bigarren hiruhilekoan hain zuzen, %0,1 eta %0,2ko igoerekin, BPGk zazpi hiruhilekotan jarraian jaitsierak izanda.

Horrela, BPGk krisialdi ekonomikoan izandako balioaren bilakaera berrikusten badugu, 2008. eta 2009. urteetan eta 2010eko lehen hiruhileko honetan, Nafarroak portaera desberdina izan du Espainiako batez bestekoaren aldean. Puntu beretik abiatuta, 2007ko laugarren hiruhilekoan (balioa: 100), Nafarroako BPG 99,4an kokatuta dago gaur egun, eta Espainiakoa 96,0an. Horrek esan nahi du Nafarroak 2007an (ontasun ekonomikoaren azkena) zuen aberastasunaren %99,4 berreskuratu duela, eta suspertzea Espainiakoa baino indartsuagoa izan dela, 3,4 puntuko aldearekin.

Nafarroako bilakaera hori mendebaldeko ekonomia nagusiekin alderatzen bada, Foru Erkidegoaren suspertzea hobea da, BPGri dagokionez, Estatu Batuetakoa (2007an zuen BPGren %98,9 berreskuratu du), Alemaniakoa (%98,6), Frantziakoa (%98,1), 27 herrialdek osatutako Europar Batasunekoa (%97,0) eta Espainiakoa baino.

Krisialdi ekonomiko honetan, Nafarroako ekonomia 3 hiruhilekotan bakarrik jaitsi da, eta 7an hazi. Espainian berriz, 3tan hazi eta 7tan jaitsi da. 

 

Industria-susperraldi handia

Informazio estatistikoaren arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoaren BPGren datuarekin, suspertzearen zantzuak eta 2009ko hirugarren hiruhilekoan, industria-jardueran antzemandako susperraldi handiari esker, funtsean, eta merkatu-zerbitzuen gehikuntzari esker, hein txikiagoan, hasitako joera aldaketa areagotu dira. Eskaeraren ikuspegitik, nabarmendu behar da esportazioen dinamismo handiagoarekin zerikusia duen kanpo-eskaeraren bilakaera hobea,. Halaber, kapitalaren sortze gordinean susperraldiaren seinaleak ere nabaritu dira, inbertsio-ondasunen ekoizpena eta inportazioa handitu baitira.

Miranda lehendakariordeak, besteak beste, industria-ekoizpenaren indizea nabarmendu du, %23,4 igo delako 2010eko ekainean urtetik urterako tasan, eta, bestetik, kanpo merkataritzaren datu onak azpimarratu ditu. Horrela, 2010eko maiatzean, argitaratutako azken datuaren arabera, Nafarroako esportazioak %59,3 handitu ziren aurreko urtearen aldean. Urte honetan berriz, 2010eko urtarrilaren eta maiatzaren artean, Nafarroak merkataritza-saldorik handiena du autonomia-erkidegoen artean, 1.097,6 milioi euroko datu positiboarekin; Espainian berriz, datua negatiboa da: -21.533,1 milioi euro.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
PIB NAVARRA 2 TRIMESTRE 2010.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa