(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zugarramurdiko leizean Pedro Olearen “Akelarre” jarriko dute abuztuaren 21ean ostirala, 2010.eko abuztuak 13

Urrian eta azaroan egingo duten "Sorginkeria. Iluntasunaren erreinura bidaia zinematografikoa" zikloko bost filmetako lehena da


Zinemak Zugarramurdiko XVII. mendeko sorginkeria gertakari eta elezaharrak berreskuratuko ditu abuztuaren 21n, akelarre ezagunak egiten zituzten lekuan.

Gaueko 21.00etan Pedro Olearen "Akelarre" filma (1983) jarriko dute Zugarramurdiko leizean. Luzemetraia akelarreak zirela eta Inkisizioak Zugarramurdiko herritarrei egindako jazarpenari buruzkoa da.

Filma urrian eta azaroan ere emango dute (urrian euskaraz). "Zinema eta sorginkeria" zikloko lehen emanaldia izango da. Ziklo hori Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu du, NIAZI fundazioaren bitartez, Logroñoko autofedearen 400. urteurrena gogoratzeko ekitaldien barruan; izan ere, 1610eko azaroan Zugarramurdiko hogeita hamaika herritar prozesatu zituen Inkisizioak eta horietako sei sutan erre zituzten.

Emanaldia 21.00etan hasiko da eta sarrerak

3,5 euro balio du (haurrentzakoak 2 euro).

Filmeko antzezleak dira, besteak beste, Silvia Munt, Jose Luis Lopez Vazquez, Mary Carrillo, Patxi Bisquert eta Iñaki Miramon. Horiek guztiek XVII. mendeko Nafarroako gizartera eramango gaituzte. Garazi sorgina izateagatik erretako emakume baten biloba da eta akelarreetan parte hartzen hasia da, Amunia petrikiloak irakatsita. Garazik harremanak izan ditu Iñigorekin, Fermin de Andueza jaunaren seme eta oinordekoarekin. Orain, ordea, Garazik lagun berri bat dauka, Unai, Fermin jaunaren erabateko boterearen kontra dagoen taldeko nekazari gazte bat. Fermin jauna, herritarren aldarrikapenak baretzeko, sorginen kontra jazartzen da, inkisidore baten laguntzarekin.

Sorginei buruzko filma gehiago urrian eta azaroan

Akelarreei buruzko zinema ez dute Zugarramurdiko leizean bakarrik jarriko.

Logroñoko autofedearen 400. urteurrena dela eta, Nafarroako Gobernuak, NIAZI fundazioaren bitartez, bat egin du "Sorginkeria. Iluntasunaren erreinura bidaia zinematografikoa" zikloan antolatutako oroimen ekitaldiekin. Zikloa urrian eta azaroan gauzatuko dute, Zugarramurdiko Sorginen Museoaren eta Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin.

Ziklo horretan sorginkeriari buruzko lau pelikula emango dituzte. Zikloa Zugarramurdin hasiko dute, Benjamin Christensen danimarkarraren Häxan, la brujería a través de los tiempos film mutuarekin (1922). Erdi Aroan sorgintzat jotakoen jazarpenari buruzko kronika dokumental iluna da; egileak, halaber, gogor kritikatzen ditu fanatismo erlijiosoa eta sineskeria. Gero, zorrozkeriari eta errepresioari buruzko beste kontakizun bat izango dugu ikusgai: Carl T. Dreyer danimarkarraren Dies Irae (1943). Dreyerrek lehenago La bruja vampiro (1932) egin zuen.

Ez dira faltako, ezta ere, El crisol (1996), Arthur Millerren "Las brujas de Salem" obraren egokitzapena eta McCarthy senatariak hasitako "sorgin ehizaren" metafora, eta Akelarre (1984); Pedro Olearen film hori euskaraz emango dute. Zikloa amaitzeko haurrentzako marrazki bizidunak jarriko dituzte, Hayao Miyazaki japoniar ospetsuaren Niky la aprendiz de bruja (1989) filma, hain zuzen; egile japoniarrak La princesa Mononoke (1997) eta El viaje de Chihiro (2002) ere egin ditu.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa