(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak baso-sutearen delitua egotzi die atxilotutako bost lagunetatik hiruri, ostiralean Faltzesen piztu zen sutearen ondorioz ostirala, 2010.eko abuztuak 13

Tafallako 2. zenbakiko epaitegiaren esku utzi ditu goizeko azken orduan


Transcripción textual del video

Faltzesen piztutako suak eragindako eremua, airetik begiratuta.

Faltzesen piztutako suak eragindako eremua.

Foruzaingoak baso-sutearen delitua egotzi die atxilotutako bost lagunetatik hiruri, ostiralean Faltzesen piztu zen sutearen ondorioz ( irudia handitu )

Foruzaingoak baso-sutearen ustezko delitua egotzi die, asteazkenean, Faltzesen, piztu zen sutearen ondoren atxilotu zituzten bost lagunetatik hiruri. Sutearen eraginez, Azkoiengo 500 bizilagun herritik atera behar izan zituzten, eta pinudi eta harizti mediterraneo txikiez, sasiez eta zereal sailez beterik zeuden 350 hektarea erre ziren.

Hiru lagun horiek Tafallako 2. zenbakiko epaitegiaren esku utzi ditu goizeko azken orduan. Beste biak, osasun publikoaren kontrako delitua egotzi dietena, aske utzi zituzten atzo, agintari judizialak irizpena eman arte.

Ikerketen arabera, sua Faltzesko Calon basoan hasi zen, txabola batean, atxilotuak, foru-arautegia hautsiz, artxo batzuen larrua erretzeko sua egiten ari zirenean. Leku horretara joatean, ikertzaileek estupefazienteak aurkitu zituzten lokalean, eta horregatik, hiruri, osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diete. Zehazki, atxilotuak lau gizon eta emakume bat izan dira:

- M.C., 33 urte, Faltzesko bizilaguna: baso-sutearen delitua egotzi diote, eta epailearen esku utzi dute

- H.E.O., 35 urte, Faltzesko bizilaguna: baso-sutearen delitua egotzi diote, eta epailearen esku utzi dute.

- M.E., 37 urte, Faltzesko bizilaguna: osasun publikoaren kontrako eta baso-sutearen delituak egotzi dizkiote. Epailearen esku utzi dute.

- A.B.O., 30 urte, Faltzesko bizilaguna: osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote. Aske utzi zuten atzo.

- J.A.S.A., 51 urte, Faltzesko bizilaguna: osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote. Aske utzi zuten atzo.

Foruzaingoa sutearen berri izan zuen bezain laster jarri zen lanean. Foruzaingoaren Ingurumen Brigadako langileek sua non hasi zen jakitea lortu zuten, eta une horretatik aurrera itxi zuten, ikerketak egin ditzaten (behaketak, arrasto bilketak, lekukoekin elkarrizketak eta bestelako probak), horietan oinarrituko baitira Ingurumen Brigadak eta Polizia Judizialak egindako argiketak.

Foruzaingoak gogorarazi du, indarreko foru-legediaren arabera, Erkidegoko zenbait lekutan debekatuta dagoela sua erabiltzea (sutea gertatu den hegoaldeko eremuan, esaterakoa), ekaineko 23ko 313/2010 Foru Aginduaren arabera, landa-lurzoruan egin daitekeen suaren erabilera arautzen duena. Horrela, Nafarroa, bi zatitan banatzen du: iparraldea eta hegoaldea. Zehazki, 2.2. artikuluan hauxe adierazten da: "Debekatuta dago Nafarroako hegoaldean sua jolas-jardueretarako erabiltzea". Arau hori ez betetzeak administrazioaren zigorra ekarriko du, baina kasu honetan, eragindako kalteak eta arriskua oso handiak izan direnez, legez kontrako ekintza izan da, Zigor Kodean baso-sute moduan jasotzen dena. Hala ere, agintari judiziala izango da gertaeren eta haien inguruko inguruabarren izaera juridikoa baloratuko dutena.

 

Zaintza-taldea eragindako eremuan 

Nafarroako Gobernuaren Suhiltzaile Zerbitzuko hamabi langilek osatutako taldea lanean ari da egun osoan, autoponpez eta tanga-ibilgailu batez, suteak eragindako eremua freskatzen. Suak Azkoien eta Faltzes udalerriak kaltetu ditu gehien. Cordovilla, Azkoien, Zangoza eta Tafallako parkeetako suhiltzaileak han geratuko dira sua erabat itzali arte.

Sua asteazken arratsaldean hasi zen Faltzesen, eta atzo goizean kontrolatuta geratu zen. Horrela, 22:30ean, Baso Suteen kontrako Planaren alerta maila (0 eta 3 arteko eskalan) 1 mailara jaitsi zuten. Horrek esan nahi du Foru Erkidegoko bertako baliabideak bakarrik behar direla.

Sua 17:00ak inguru hasi zen Faltzesen eta 6 kilometro egin zuen aurrera, hegoalderantz, Azkoieneraino. Han, bostehun bat bizileku herritik atera behar izan zituzten, prebentzio moduan, sua oso hurbil zegoelako. Balioespenen arabera, 350 hektarea erre dira gutxi gorabehera. Haien artean, eremu batzuetara heltzea zaila da, malkartsuak direlako, eta pinudi eta harizti mediterraneo txikiak daude, baita zereal sailak eta sasiak ere.

Sua itzaltzeko lanetan Nafarroako 90 suhiltzaile inguruk parte hartu dute, Cordovilla, Tutera, Azkoien, Oronoz, Tafalla, Lizarra eta Zangozako suhiltzaile etxeetakoak. Hogeita bederatzi ibilgailu erabili dituzte; haietatik, 15 autoponpa eta 3 zisterna. Horrez gain, hiru buldozer (Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak bi ekarri ditu eta Larrialdi Unitate Militarrak bat), Nafarroako Gobernuaren hiru helikoptero, Noainen eta Errioxako Argoncillon basea duten Ingurumen Ministerioaren bi hegazkin arin eta Zaragozan basea duten Defentsa Ministerioaren bi Canadair hegazkin anfibio erabili dituzte.

Halaber, itzaltze lanetan, foruzainak, Milagro elkarteko boluntarioak eta eragindako herrietako bizilagunak ere aritu dira. Bestalde, Gurutze Gorriak eta DYAk euskarri tekniko eta logistikoarekin lagundu dute, bizilagunak herritik ateratzeko.

Asteazken arratsaldean Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez joan ziren lekura, eta hurrengo egunean, lehen lehendakaria bera eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izan ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa