(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeak Nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliatzeko diru-laguntzen epea hasi da astelehena, 2010.eko abuztuak 16

Nafarroako Gobernuak 325.000 euro bideratuko ditu Estatuak dagoeneko emandako laguntza osatzeko


traktorea.

Emakume nekazariek Gizarte Segurantzaren kuota ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea hasi da dagoeneko

Nafarroako Gobernuak emakume nekazariek Gizarte Segurantzaren kuota ordaintzeko abian jarritako diru-laguntzak eskatzeko epea hasi da dagoeneko. Laguntza horiek, Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 23ko Foru Aginduaren bidez arautzen dira, eta finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak 325.000 euroko gastua onartu zuen urte honetako ekainean.

Neurri horrekin, Estatuan, arlo honetan dagoeneko ezarrita dagoen arautegi bat osatu eta handituko du. Halaber, nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titular kideak diren 40 urtetik beherako emakumeei, Nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliatzeko kuotan %30aren murrizketa egingo zaie. Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuak aurreikusita du murrizketa hori %50 arte osatzea (gainerako %20 emango du, beraz), eta 40 eta 50 urte arteko emakumeei ere diru-laguntza ematea, kuotaren %50a ordainduz (Estatuko arautegiak jasotzen ez duena).

Nekazaritza Ustiategien Erregistroaren arabera, 2010. urtean, Nafarroan, 40 urtetik beherako 25 emakume daude Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Araubide Berezian afiliaturik (LAAB, autonomoen araubide bereziaren barruan), eta 40 eta 50 urte arteko 20 emakume.

Laguntza hori, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak ezarri zuen 2009ko maiatzean, eta emakumeek nekazaritza munduan parte har dezaten laguntzea da helburua, familien ustiategietarako egindako ondasun ekarpenak eta lana eskertzeko; izan ere, askotan, ustiategiaren titular moduan pertsona bat bakarrik agertzen delako (oro har, gizona).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa