(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako, Eguesko, Zizur Nagusiko eta Antsoaingo polizia izateko sei plazetarako deialdia eta Arguedaseko agentea izateko beste plaza baterako deialdia egin dute asteartea, 2010.eko abuztuak 17

Izena emateko epea irailaren 13an bukatuko da eta probak urrian hasiko dira


Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Orokorraren bidez, Lizarrako, Eguesko, Zizur Nagusiko eta Antsoaingo polizia izateko sei plazetarako deialdia eta Arguedaseko Udaleko udal agentea izateko beste plaza baterako deialdia egin ditu aldi berean. Deialdi honetarako izena emateko epea irailaren 13an bukatu eta oposaketa urrian hasiko da.

Plazak gehitu daitezke hautaketa-prozesua egiten den bitartean, eta hautagaiak deialdian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiten hasi aurretik, oposaketaren oinarrietan jasotzen denaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean abuztuaren 13an argitaratutakoak.

Zehazki, deitutako zazpi plazetatik, bost, txanda librerako dira (Lizarra, Egues, Zizur Nagusia, Antsoain -euskarazko hizkuntza-eskakizunarekin- eta Arguedas), eta bi, Nafarroako Administrazio Publikoan lan egiten duten langileak mailaz igotzeko (Lizarra eta Egues).

Parte hartzeko baldintzen artean hauek daude: adin nagusia izatea edo 36 urte beteta ez izatea; gutxienez, 1,65 metroko altuera izatea gizonek, eta 1,60 metrokoa emakumeek; A edo A2, B eta BTP klaseko gidabaimenak izatea, gutxienez; eginkizunetarako egokiak diren baldintza fisiko eta psikikoak izatea eta dolozko delituengatik kondenaturik ez egotea.

Eskabidearen eredu ofiziala Internet bidez eskura daiteke, www.navarra.es helbidean, NAOn argitaratutako iragarkiaren eta "Zerbitzuen katalogoa", "Enplegu Publikoa" atalean agertzen den deialdiaren aipamenaren bidez. Fitxa hori, on line ere bete daiteke, eta oposaketaren hurrengo urratsei buruzko informazioa ematen da (onartutakoen etab aztertutakoen zerrenda, azterketaren edo emaitzen data).

Oposaketaren lehen fasean hautaketa egingo da, eta kanporatzeko probak egingo dira, kultura orokorrari buruz, egoera fisikoari buruz, proba psikotekniko eta medikoak. Bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza-ikastaro bat gainditu beharko da, eta hautaketa ere egingo da, Nafarroako Segurtasunerako Eskolan.

Aipatu behar da deialdi honen aurretik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martínezek aipatutako udalek egindako hautaketa-eskaera onartu duela, Nafarroako Polizien martxoaren 23ko 8/2007 Foru Aginduari jarraiki, Nafarroako Gobernuak zenbait tokiko erakundetan, hala eskatzen badute, hautaketa-prozesuak sustatzeko aukera duela jasotzen duena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa