(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udarako laboreak heltzen ari dira, fenologia aldetik atzeratuta badaude ere asteartea, 2010.eko abuztuak 17

Lehorreko lurrak ereiarorako prestatzen ari dira


Abuztuaren 6tik 13ra zerua garbi egon da, ez du euri asko egin (salbu azken aldera, batik bat erkidegoaren iparraldean), tenperatura garaiari dagokiona izan da eta ipar haizea nagusitu da.

Eguraldia egonkorra izan denez eta ez duenez euri edo bero asko egin, laboreak berdin-berdin eta pixkanaka heltzen joan dira, bai lehorrekoak, bai ureztatuak.

Oro har, labore horiek fenologia aldetik atzeratuta daude eta horrek uzta hasierari eragingo dio.

Lehorreko zerealei dagokienez, behin uzta amaitu, fardoak egin eta lastoa garraiatu ondoren, lurrak hurrengo ereiarorako prestatzen dituzte.

Hilabete honetan Pirinioetan, Iruñeko arroan, Lizarrerrin eta Nafarroa erdialdean egin duen euriari esker, lurra aretzen, eskuaretzen eta, zenbait lekutan, laboratzen ari dira. Nafarroa erdialdean eta Erriberagoitian, berriz, lurra lehorrago dago eta giro hobearen zain daude.

Udarako lehorreko lurrei dagokienez, ekilorea eta artaberdea aipatuko ditugu.

Ekiloreak hazten eta pipak betetzen ari dira eta espero dute abuztu amaieran uzta hastea. Artaberdea loratze bete-betean dago: komaren erdialdeko lorezilak ikusgarri daude dagoeneko eta artaburuak hosto zorrotik ateratzen hasi dira.

Erkidegoaren iparraldeko zelai eta larreetako belarrari dagokionez, ganaduaren energia premiak estaltzeko nahikoa da, oro har; beraz, elikagai osagarri oso gutxi ari dira erabiltzen, oraingoz.

Hori, batik bat, udaberrian eta udaran euria egin duelako eta, ondorioz, larreek eutsi egin diotelako berdetasunari. Nafarroa hegoaldean, ardiak uztondoak, zerealak eta barazki laboreetako uzta hondakinak aprobetxatzen ari dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa