(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 8.643 euro bideratuko ditu Iruñeko O-ko Ama Birjinaren ermita berritzeko asteazkena, 2010.eko abuztuak 18

Lan horietan, Ama Birjinaren tailua konponduko dute, eta erretaulari ukituren bat ere emango diote


Corpas kontseilaria, O-ko Ama Birjinaren ermitara egindako bisitan

Nafarroako Gobernuak 8.643 euro bideratuko ditu O-ko Ama Birjina berritzeko ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón, Kultura eta Turismo kontseilaria, Iruñeko O-ko Ama Birjinaren ermitan hasi diren lanak ikustera joan da gaur. Lan horietan, Ama Birjinaren taula berrituko dute, eta erretaulari ukituren bat ere emango diote, polikromiak eta erortzeko arriskua duten elementuak garbitu eta finkatzeko. Ekintzak 8.643 euroko aurrekontua du, eta bi asteko epea aurreikusi dute burutzeko.

Ama Birjinaren irudia estilo gotikoa duen tailu polikromatua da, XIV. mendearen bigarren laurdenekoa, hala ere, gaur egun duen polikromia XVIII. mendekoa baino geroagokoa da. Aurreikusitako ekintzaren asmoa irudia konpontzea da, zenbait pitzadura dituelako eta kolorea galdu zaiolako. Mantu urdinean, hain zuzen, %20ko galera du.

Egingo dituzten lanak hauek izango dira: tailua gainetik garbitu; irudiaren inguruan argitzeko dauden kableak kendu; polikromiako finkatu eta ezarri, euskarriaren finkatze kimikoa; koroak desmuntatu eta garbitu; arrailak itxi eta hutsuneen berreraikuntza bolumetrikoa egin, berrintegrazio kromatikoa eta azken babesa eman.

Lanak Iruñeko Taller de Artes enpresak egingo ditu, Kultura eta Turismo Departamentuaren zuzendaritza teknikoarekin. O-ko plaza berrurbanizatzeko lanak bukatutakoan, bigarren fase bati ekingo diote, erretaula osoa garbitzeko eta azken babesa emateko.

Dokumentazioa:
Talla de la Virgen de la O

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa