(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak 162.262 euro inbertitu ditu Galipentzuko Erdi Aroko herrigunea berritzeko osteguna, 2010.eko abuztuak 19

Zehazki, ur sareak eta zoladura berritu dituzte


Teknikariek Galipentzuko elurtegi zaharra erakutsi diote Salanueva kontseilariari.

Toki Administrazioak 162.262 euro inbertitu ditu Galipentzuko Erdi Aroko herrigunea berritzeko ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, Galipentzuko Erdi Aroko herrigunea berritzeko obrak ikustera joan da gaur. Izan ere, ur sarea eta zoladura berritzen ari dira.

Obretarako aurrekontua 249.498 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak 162.262 euro jarri ditu. Obrak Galipentzuko herrigunea berritzeko lehen faseari dagozkio.

Obrak ikustera Salanuevarekin batera joan dira udalerriko alkatea, Maria Carmen Iriguibel Sola, eta obren ardura duten arkitektoak eta teknikariak.

Lanetan arreta berezia jartzen ari dira herrigunearen inguruko estetika zaintzeko, Nafarroako Erreinu zaharreko talaietako bat izan baitzen.

Besteak beste, herrigunean San Salvador parrokia dago, foru erkidegoan goi eliza eta kripta dauzkan tenpluetako bat; beste biak dira Leirekoa eta San Martin Unxekoa.

Hobekuntza horiez gain udalerrian beste batzuk ere egin dituzte, bai Galipentzu Berrian, bai parte zaharrean. Obra horietan 68.877 euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 48.215 euro jarri ditu, 2005-2008 aldirako Tokiko Azpiegitura Planaren barruan.

Inbertsio hori erabili dute, hain zuzen, zoladura berritzeko eta 2006tik 2008ra izandako ekaitzek kaltetutako horma batzuk konpontzeko.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa