(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Monteagudoko erretirodunen elkarte berria inauguratu du ostirala, 2010.eko abuztuak 20

Nafarroako Gobernuak 9.614 euro jarri ditu lokalerako ekipamendua eskuratzeko


Sanz Lehendakariak Monteagudoko erretirodunen elkarte berria inauguratu du ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Monteagudoko erretirodunen elkarte berria inauguratu du gaur. Nafarroako Gobernuak 9.614 euro jarri ditu ekipamendua instalatzeko.

Inaugurazioa herriko San Anton festetako Erretiratuen Egunean egin ditu.

Ekitaldian parte hartu dute, baita ere, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eta Gobernuko ordezkariak, Elma Sainzek.

Elkartearen egoitzak 184,73 metro koadro dauzka eta daude areto soziala, bulegoa, bilera gela eta gizon eta emakumeentzako komunak.

Lokaleko obrak finantzatu dituzte Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Espainiako Planaren (E Plana delakoaren) bitartez.

Bere aldetik, Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua medio, altzariak erosteko inbertsioaren %80 eman dio Monteagudoko Udalari; altzariak erosteko guztira 12.018 euro inbertitu dituzte. E Planaren bitartez 124.431 euro jaso dituzte eta proiektua idazteko eta obra zuzentzeko eta egikaritzeko erabili dituzte.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa