Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kontzertuak abuztuaren 24an eta 26an emango dituzte, doan, Nafarroako Museoko kaperan
Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, Musika Museoan programa aurkeztu du gaur goizean Iruñean. Kontzertuak abuztuaren 24an eta 26an emango dituzte, Nafarroako Museoko elizan.
Kontzertuak 19.00etan hasiko dira eta doakoak izango dira; jendea lekuak bete arte hartuko da.Aurkezpenean Corpas kontseilariak Iñigo Casali Sarasibar musikagile nafarra izan du lagun; izan ere, programaren lehen edizioa haren omenezkoa izango da. Programaren helburua da egile nafarren lanak ezagutzera ematea, Nafarroako Museoko kaperan kontzertuak eginez.
Zehazki, kontzertuetan Casaliren lan instrumentalak eskainiko dituzte: 24an Marnay soka laukoteak eta 26an laukote horrek berak eta Fontegara txirula eztiko laukoteak.
Biografia
Iñigo Casali Sarasibar Iruñean jaio zen 1972ko urriaren 20an.
Txirula eztiko eta musikologiako ikasketak egin zituen. Lan irakasle, interpretari eta musikagile gisa egiten du.Irakaskuntzari dagokionez, txirula eztiko eta ganbera musikako irakasle da Pablo Sarasate kontserbatorioan, 1999ko irailetik.
Interpretari gisa, txirula eta kantu arloan espezializatu da. Ensemble Durendal taldeko txirularia da eta beste talde batzuekin ere aritzen da, Iruñeko katedraleko Musika Kaperarekin, adibidez.Gainera, 2003tik, kantu eta errepertorio eskolak jasotzen ditu Eugenia Echaren Kantu Eskolan.
Solista gisa jardun du, adibidez, obra hauetan: Handelen "Mesias" eta Pepushen "Eskalearen opera". Nafarroako Ganbera Abesbatzako kidea da eta solista gisa aritzen da hainbat taldetan: Los Musicos de su Alteza, Tolosako Orfeoia, Conductus eta Harmonia del Parnas.Halaber, La Trova musika eta komedia taldearen sortzailea da, eta taldeko musikagile eta interpretea 1992tik 2000ra.