(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak Iruñeko San Miguel elizaren zaharberritze lanak bisitatu ditu ostirala, 2010.eko abuztuak 20

Nafarroako Gobernuaren jabetzapeko erretaula nagusia eta kupulako horma-pinturak konponduko dituzte


Corpas y Pérez, subidos al andamio que se ha colocado para reparar el retablo.

Corpas kontseilaria, Iruñeko San Miguel elizako erretaula nagusiaren aurrean. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpikua eta Tuterako apezpikua lagun zuela, Iruñeko San Miguel elizaren zaharberritze lanak bisitatu ditu gaur. Lanak 2010eko uztailetik abendura egingo dituzte, parrokiaren sorreraren 70. urteurrena ospatzeko.

Lan horien bidez, Nafarroako Gobernuaren jabetzapeko erretaula konponduko dute. Iruñeko katedraleko iraganeko erretaula nagusia da. 1953-1954 inguruan eraman zuten gaur egungo kokapenera. Erretaulari kontserbazio eta zaharberritze tratamendu osoa aplikatzen ari zaizkio, Erpa Lacabe-Leoné enpresaren eskutik.

Horretarako, erretaula desinfektatu, azaletik garbitu, polikromia geruzak ezarri, euskarriaren, urreztatuen eta polikromien sendotze kimiko eta mekanikoa egin eta purpurinak, berniz erdoilduak, koipe motako zikinkeria eta argizariak kenduko dituzte. Horrez gain, gerora gehitutako osagaiak kenduko dituzte, inolako funtzionaltasunik ez badute eta erretaularako arriskua badute (iltzeak, ainguraketak), eta amaitzeko, azalera guztiei babesa aplikatuko zaie.

Lanak Kultura eta Turismo Departamentuaren zuzendaritzapean egiten ari dira. Kupulako horma-irudiak ere konpontzen ari dira, 1953an Ramón Stoiz Vincianok egin zituenak. Irudion maketa eta bozetoak Nafarroako Museoan gordeta daude. Gainera, lanon bidez tenpluaren barruko pintura ere konponduko da.

Dokumentazioa:
Iruñeko San Miguel elizako erretaula

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa