(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Altsasu mendebaldeko hondakin-uren lotura berriak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkoa dela adierazi dute astelehena, 2010.eko abuztuak 23

Jardun horren bidez, gaur egun Alzania ibaira zuzenean egindako isurketak eragindako osasun- eta ingurumen-arazoak konponduko dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Altsasu mendebaldeko hondakin-urak Altsasu-Urdiain araztegiarekin lotzeko lanek ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkoa dela adierazi du (zehatz esanda, geltokiaren auzoan), nahitaezko desjabetzearen ondoreetarako.

Okupazioa premiazkoa da lanak azkar egitea ezinbestekoa baita gaur egun Alzania ibaira zuzenean egindako isurketak eragindako osasun- eta ingurumen-arazoak berehala konpontzeko, izan ere, isurketa horiek inolako tratamendurik gabe egiten dira.

Jarduna NILSA (Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.) enpresa publikoak egingo du. Ponpatze putzu bat eraikiko da, geltokiaren auzoa hondakin-urak araztegira daramatzan hodi biltzailearekin lotzeko. Aurrekontua 475.359 eurokoa da eta betearazpen-epea sei hilabetekoa.

Toki Administrazio Departamentuak gastuaren %80 finantzatuko du, Toki Inbertsioen Planaren bidez, eta gainerako %20ri herritarrek ordaindu eta NILSAk kudeatzen duen saneamendu kanonaren bidez egingo zaio aurre.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa