(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Justizia Ministerioak modernizazio digitalerako hitzarmena sinatuko dute, milioi bat euroren truke astelehena, 2010.eko abuztuak 23

Hobekuntza teknologikoak egingo dira, besteak beste, izapideak bizkortzeko, elkarreragingarritasunerako eta judizio-aretoetan grabazio-sistemak jartzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, onetsi egin du Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, Justizia Ministerioak eta Red.es enpresa erakunde publikoak laster sinatuko duten lankidetza-hitzarmena. Horren bidez, zerbitzu publiko digitalak garatuko dira Justizia Administrazioaren esparruan. Programa horretan 992.006 euro inbertituko dituzte guztira 2012ra arte. Kopuru horren %50 Nafarroako Gobernuak emango du, eta beste %50, Justizia Ministerioak.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, onetsi egin du Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, Justizia Ministerioak eta Red.es enpresa erakunde publikoak laster sinatuko duten lankidetza-hitzarmena. Horren bidez, zerbitzu publiko digitalak garatuko dira Justizia Administrazioaren esparruan. Programa horretan 992.006 euro inbertituko dituzte guztira 2012ra arte. Kopuru horren %50 Nafarroako Gobernuak emango du, eta beste %50, Justizia Ministerioak.

Hitzarmen horrek joan den apirilaren 20an sinatutako beste bat garatzen du. Orduko hartan Ius+reD programa sortu zen, Erregistro Zibilaren modernizazio prozesuan ahalegin gehiago egiteko eta bulego judizial berria ezartzetik eratorritako informazio- eta komunikazio-sistema berrien garapena bultzatzeko.

Hitzarmenean ezarritako jardun zehatzen bidez, zenbait hobekuntza teknologiko egingo dira izapideak bizkortzeko, sistemen arteko elkarreragingarritasunerako, judizioak eta bideokonferentziak grabatzeko, sistema estatistikoetarako, kudeaketarako. Neurri horiek puntu hauetan zehazten dira:

-Judizio-aretoko grabazio-sistema berria: idazkari judizialaren sinadura elektronikoa gehitzen da bulego judizial berria ezartzeko legeria prozesala egokituz. Sinadura hori gehitzeaz gain, sisteman judizioa grabatzea sartu da, Nafarroako Gobernuak garatutako Avantius kudeaketa prozesalerako sistema aplikatuz, baita horretara profesionalek sarbidea izatea ere.

-Exhortoak trukatzeko izapideak bizkortzea.

-Segurtasun Indar eta Kidegoetan salaketak egiteko web zerbitzua: proiektu honen arabera, zigor salaketak kudeatzeko sistema desberdinen artean komunikazio telematikoa ezartzeko zerbitzua sortzea aurreikusi da, datuak bidali eta jasotzeko kanal segurua sortuz.

-SICCera (Estatuko Fiskaltza Nagusiko Informazio, Kontrol eta Kontsulta Sistema) datuak eta estatistikak bidaltzea, gerora Fiskaltza Nagusira igortzeko.

-Justizia Ministerioaren erregistro judizialak Avantiusen sartzea eta Avantius kudeaketa prozesalerako sistema bulego judizial berrira egokitzea.

-Judizio-aretoetarako bideokonferentzia ekipoak eskuratzea.

-Doako justizia izapidetzeko aplikazio informatiko berria.

Hitzarmena Justizia Ministerioaren 2009-2012 Justizia Modernitzatzeko Plan Estrategikoan sartzen da. Xedeak hurrengo hauek dira: justizia profesionalengana eta erabiltzaileengana hurbiltzea, informazio, kudeaketa, dokumentazio eta jardun prozesalak erregistratzeko sistemak garatzea, eskura dagoen informazioaren jarraipena eta analisia erraztea, Justizia Administrazioaren azpiegitura teknologikoak hobetu eta gaurkotzea, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzea eta kalitate-prozesuak sartzea, giza baliabideen IKTen arloko gaitasunak eta trebetasunak hobetzea eta sistemen arteko elkarreragingarritasuna bermatzea.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa