(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituen dekretua onartu du astelehena, 2010.eko abuztuak 23

Testua bera da ikastetxe guztietarako, eta ikasgelako bizikidetza arautzeaz gain irakasleen eta zuzendaritza-taldeen agintea finkatzen du


Agoitzeko ikastetxe publikoa

Ikasleen eskubidea keta betebeharrak ezartzen dituen dekretua onartu dute.

Nafarroako Gobernuak ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezarri eta Foru Erkidegoko ikastetxeetan bizikidetza arautzen duen Foru Dekretua onartu du gaurko bilkuran. Testu arauemaile bera da unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe guztietarako.

Gatazken prebentzioari eta haien ebazpen baketsuari, bakerako hezkuntzari, giza eskubideen errespetuari eta herritarrak kritikoak eta arduratsuak izateko prestakuntzari buruzko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa (HLO) garatzeko eman da.

Testuak irakasleen eta zuzendaritza-taldeen agintea finkatzen du. Horrela, erraz eta azkar aplikatzen diren tresnak ematen die, ikastetxeetan giro egokia berehala ezartzeko berriz. Bestalde, eskola-elkarteko eragile guztiek gatazkak ebazteko, partekatua eta partaidetzazkoa den kudeaketa sustatzen du. Halaber, ikastetxeen autonomia sustatzen du, eskola-bizikidetzaren planean dekretu bidez jasotako alderdiak finka ditzaten.

Eskola-elkarteak askotan eskatutako dekretua da, eta eragile hauek parte hartu dute: ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteek, sindikatuek eta irakasleen elkarteek, guraso elkarteen federazioek, Foru Erkidegoko ikastetxe pribatuetako elkarteek edo Arartekoak.

Ikasleen eskubideak eta betebeharrak 

 

Foru Dekretuak ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu; berdinak dira guztientzat, adinak eskatutako bereizgarriak izan ezik.

Ikasleek eskubide hauek dituzte: funtsezko eskubideak eta askatasunak errespetatzeko eta bizikidetza-printzipio demokratikoetan

prestakuntza jasotzeko; beraien nortasuna erabat garatzen laguntzen duen prestakuntza integrala jasotzeko; besteek errespetatzeko; objetibotasunez baloratzeko; ikastetxearen bizitzan bakarrik eta taldeka parte hartzeko; aukera-berdintasunez hezteko; osasuna babesteko eta mailaz igotzeko eta hartutako hezkuntzak gizon eta emakumeen eskubide- eta aukera-berdintasuneko helburuak jasotzeko.

Betebeharrei dagokienez, hauek aipa daitezke: ikastea; eskolaren lana eta irakaslearen eta zuzendaritzaren agintea errespetatzea eta eskola-elkarteko beste eragile batzuek edo han zerbitzuak ematen dituzten eragileen aginduei jarraitzea; eskola-bizikidetza hobetzen eta ikasteko giro egokia lortzen modu positiboan laguntzea eta horretan parte hartzea; pertsonak errespetatzea; ikastetxera jantzi eta higiene egokiaren joatea eta zentroko, haien inguruko eta eskola-garraioaren instalazioak, ekipamenduak ,altzariak eta materialak zaintzea eta modu egokian erabiltzea.

Bizikidetza planak 

 

Bestalde, ikastetxeetako bizikidetza arautzen du testua eta guztiek beraien bizikidetza plana egin behar dutela ezartzen du. Plan horiek, prebentzioa eta diziplina arazoak sortzekotan aplika daitezkeen neurriak konbinatu beharko dituzte. Hezkuntzazko izaera izango dute beti, edozein dela bizikidetzaren kontrako jokabide mota. Ebazteko neurrien artean aipa daitezke, besteak beste, bitarteko izatea, gatazkak hitz eginez konpontzen ikastea, tutorearen egitekoa sustatzea eta familiekin koordinatzea.

Ikastetxe bakoitzaren berariazko planak egiten ari dira oraindik, eta bizikidetzaren kudeaketa-eredu integratuaren aldeko apustua egin beharko dute. Bestalde, eskola-elkartean inplikatuta dauden eragile guztien, hots, ikastetxeko zuzendariaren, irakasleen, ikasleen, gurasoen, eskola-kontseiluaren eta Hezkuntza Departamentuaren partaidetza sustatuko dute.

Diziplina ezak zuzentzeko berehalakotasunari jarraitu zaio; horrela, prozedurak azkartu eta laburtu dira, beharrezkoa ez zen judizializazioa saihestuta. Horri esker, hain larriak ez diren jokabideen aurrean jardun daiteke, larriago ez bihurtzeko. Nobedade moduan, hitzartutako prozedura dago. Abantaila bat du, familiek bizikidetzarako larriki kaltegarriak diren jokabideak zuzentzeko parte har dezaketelako.

Hain zuzen, familiek hezkuntza-prozesuan parte hartzea da dekretuaren alderdi garrantzitsuenetako bat. Asmo da inplikatzea eta konpromiso hartzea, bizikidetza hobetzeko, eta zenbait jokabide zuzendu behar diren kasuetan parte hartzeko. Hartarako, gurasoen edo legezko ordezkarien eskubideak eta haien erantzukizunak idatzi dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa