(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pediatriako ZIUtik atera da Tafallako zezen-plazan zauritutako 10 urteko mutikoa astelehena, 2010.eko abuztuak 23

Iragan asteazkenean, hilak 18, zezen batek tendidura jauzi egin zuenean zauritutako pertsonen artean ingresatuta dagoen bakarra da


Hamar urteko mutikoa Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta dago, iragan asteazkenean, hilak 18, Tafallako zezen-plazan zezen batek zauritu zuelako. Dagoeneko Pediatriako ZIUtik atera da eta gela arrunt batera eraman dute. Ospitalean jarraitzen duen pertsona bakarra da, ingresatu zituzten beste bi pertsonek (23 urteko emakume batek eta 47 urteko gizon batek) alta hartu zutelako iragan astean.

Ospitaleratutako hiru pertsona hauez gain, beste 40 inguru artatu behar izan zituzten, iragan asteazkenean, Ana Corera de Larraga etxeko eta "Quesero" izeneko zezenetako batek Tafallako zezen-plazaren tendiduko 2. harmailara jauzi eginda. Gertaera 18:45 inguruan gertatu zen, eta zaurituak zenbait osasun-zentrotara eraman zituzten. Zortzi pertsona Nafarroako Ospitale Gunean artatu zituzten; 24, Tafallako osasun-zentroan eta gainerakoak plazan bertan artatu zituzten, antsietatea, marruskadura txikiak eta kontusio txikiak direla eta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa