(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baso-suteek iaz baino %66 azalera gutxiago erre dute abuztuaren 15 arte asteartea, 2010.eko abuztuak 24

Iragan urtarrilaren 1etik 383 sute zenbatu dituzte, iaz baino %11,35 gutxiago


Baso-suteek iaz baino %66 azalera gutxiago erre dute urtarrilaren 1etik abuztuaren 15 arte, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren datuen arabera.

Zehazki, 721,74 hektarea erre dira (596 hektareako basoak, eta haietatik, zuhaitzez osatutako 260 hektarea), 2009. urteko 2.127 hektareen aldean (1.633 hektareako basoak, eta haietatik, zuhaitzez osatutako 577 hektarea), edo 2008. urteko 1.109 hektareen aldean (zuhaitzez osatutako 170 hektarea), Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren datu-basean jasotzen diren irizpideei jarraituz gordetako datuen arabera.

Abuztuaren 15 arte, Landa Garapeneko Departamentuak 383 sute zenbatu ditu, 2009an baino %11,35 gutxiago (432). Aurten ez da gertatu sute handirik (500 hektarea baino handiagoak direnak), eta garrantzitsuena Azkoien eta Faltzesen gertatu zen, 267,74 hektarea erre zirelako. Iaz, Itzagaondoko eta Txulapain suteak gertatu ziren aldi honetan, eta guztira, 1.216 hektarea erre ziren. 2008. urtean 489 sute gertatu ziren.

Nafarroako Gobernua –Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez- bi ekintzen bidez borrokatzen ari da suteen kontra, prebentzioaren eta itzaltzeen bidez hain zuzen, eta bi aldi berezitan jarduten du: udan eta neguan.

Udako baso-kanpaina ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatuk oda. Nafarroako Larrialdi Agentziaren behin-behineko datuen arabera, suteek 229 hektareako arboladia, 108 hektareako zuhaitz gabea (sasiak eta larreak) eta 151 nekazaritza-azalera erre dituzte. 2009ko udako baso-kanpainan, Landa Garapeneko eta Ingurumeko Departamentuaren datuen arabera, 1.386 hektarea erre ziren, eta gehienak Itzagaondoko eta Txulapaingo suteetan izan ziren. 1.386 hektareetatik, 501 nekazaritza-eremuak izan ziren, eta 885 hektarea, basoak (436 hektareako arboladia eta gainerakoak, sariak eta mendi txikiak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa