(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero kontseilariak uda Nafarroan igarotzen ari diren Ukrainako 48 neska-mutili egin die harrera gaur asteartea, 2010.eko abuztuak 24

Arco Iris Solidario GKErekin lankidetzan aritzen diren familiek hartu dituzte neska-mutilak eta umezurztegietan bizi diren 6 eta 16 urte artekoak dira


Transcripción textual del video

Javier Caballero Martínezek, lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuko kontseilariak, uda Foru Erkidegoan igarotzen ari diren Ukrainako 48 neska-mutili harrera egin die, gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Arco Iris Solidario GKEk bultzatutako harrera-programa baten barruan. Nafarroako Jauregian neska-mutilak artatzen ari diren familiak ere izan dira.

Caballero kontseilaria, Ukrainako neska-mutilekin eta haiek hartu dituzten familiekin.

Caballero kontseilariak uda Nafarroan igarotzen ari diren Ukrainako 48 neska-mutili egin die harrera gaur ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínezek, lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuko kontseilariak, uda Foru Erkidegoan igarotzen ari diren Ukrainako 48 neska-mutili harrera egin die, gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Arco Iris Solidario GKEk bultzatutako harrera-programa baten barruan. Nafarroako Jauregian neska-mutilak artatzen ari diren familiak ere izan dira.

Caballero kontseilariak Gobernuaren "mirespena eta laguntza" agertu du, Arco Iris Solidario erakundea egiten ari den "lan handiarengatik"·; izan ere, 14 urtetan, Ukrainako 6 eta 16 urte arteko 200 neska-mutil baino gehiagoren harrera kudeatu duelako, udan eta Gabonetan. Horrez gain, gogorarazi du, neska-mutil horiek, Txernobileko istripu nuklearraren "ondorio larriak" izan dituztela, eta baita haien familiek ere. Bestalde, Foru Erkidegoan hartzen ari diren familiei estimua agertu die.

GKEren aldetik, Carmen Gurrea diruzaina izan da. Ekitaldian azpimarratu du historiako "istripu nuklearrik handiena" gertatu zenetik 24 urte igarota, oraindik ezin dela jakin zenbaterainoko ondorioak izan dituen, gizarte-egoerak, egoera psikologikoak eta ingurumenaren egoerak "okerrera egiten" jarraitzen dutelako. Neska-mutilen izenean Vitoria Malenkok hitz egin du, eta nabarmendu du Nafarroan, udan, "fruta edo barazkiak" jan ditzaketela, eta familien maitasuna izatea dela "garrantzitsuena".  

Arco Iris Solidario Gobernuz Kanpoko Erakundea Ukrainako umezurztegietan biz idiren eta Txernobileko istripu nuklearraren (1986ko apirilaren 25ean) eragina izan duten neska-mutilak hartzen ditu udan -aurten ekainaren 6aren eta abuztuaren 31 artean- eta Gabonetan. Halaber, aldizka, premiazko materialak eta dirua bidaltzen dizkie, ekipamendu arazoak konpontzeko. Bestalde, umezurztegietan erreformak egiten ditu.

Erakundea nafarrez osatutako talde batek sortu zuen 1996. urtean, herri eta kultura desberdinetako pertsonen artean bizikidetza errazteko xedez, eta bereziki katastrofe ekologikoen ondorioak izan dituzten eta egoera larrian bizi diren haurrekin lan egiten du.

GKEk esan duen moduan, Nafarroan hiru hilabete egonda, haurren bizi-itxaropena bi urtez luzatzen da, beraien herrialdean ez duten elikagaiekin elikadura osoa hartzen dutelako, eta gainera, familia batean sartzen direlako. Ez dute gaixotasun larririk, baina azterketa mediko, oftalmolgikoak eta aho eta hortzetakoak egin ditzakete.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa