(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan hasiko da etxebizitzetako leihoen aldaketarako laguntzak eskatzeko epea asteazkena, 2010.eko abuztuak 25

Nafarroako Gobernuak deialdi honetarako 3,57 milioi euro bideratu ditu


Transcripción textual del video

Ostegun honetan, abuztuak 26, hasiko da etxebizitzetako leihoen aldaketarako laguntzak eskatzeko epea. Nafarroako Gobernuak energia-galera txikiagoa duten leihoak jartzeko laguntza ematen du. Epea abenduaren 1ean edo eskura dauden funtsak, 3,57 milioi eurokoak, agortzen direnan amaituko da, izan ere, eskaerei aurkezpen ordenaren arabera egingo zaie jaramon.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak Leihoetarako 2010eko Renove Plana izeneko diru-laguntzen deialdia azaldu du prentsaurrekoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur, abuztuak 25, argitaratu dena. Deialdi honetan, besteak beste, isolamendu termikoaren arloko betekizunak eta diru-laguntzaren zenbatekoa handitu egin dira. Horrez gain, diru-laguntzak leihoen instalatzaileen bidez kudeatuko direla ezarri da.

Ostegun honetan hasiko da etxebizitzetako leihoen aldaketarako laguntzak eskatzeko epea.

Ostegun honetan, abuztuak 26, hasiko da etxebizitzetako leihoen aldaketarako laguntzak eskatzeko epea. Nafarroako Gobernuak energia-galera txikiagoa duten leihoak jartzeko laguntza ematen du. Epea abenduaren 1ean edo eskura dauden funtsak, 3,57 milioi eurokoak, agortzen direnan amaituko da, izan ere, eskaerei aurkezpen ordenaren arabera egingo zaie jaramon.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak Leihoetarako 2010eko Renove Plana izeneko diru-laguntzen deialdia azaldu du prentsaurrekoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur, abuztuak 25, argitaratu dena. Deialdi honetan, besteak beste, isolamendu termikoaren arloko betekizunak eta diru-laguntzaren zenbatekoa handitu egin dira. Horrez gain, diru-laguntzak leihoen instalatzaileen bidez kudeatuko direla ezarri da.

Zehatz esanda, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko du Foru Komunitateko etxebizitzetako baoen aldaketa (leihoak, balkoietako ateak eta sabai-leihoak), besteak beste, baldintza hauek betetzen badira:

- 1.500 eurotik gorako inbertsioa (BEZa kanpo)

- arotzeria eta beirak aldatzea

- arotzeria berriaren ezaugarriak: PVCzkoa, zurezkoa, poliuretanozkoa edo metalezkoa/aluminiozkoa izan daitezke. Azken kasu horretan, zubi termikoaren haustura izan beharko du, 12 mm-tik gorakoa

- beira berriaren ezaugarriak: beira berriek kristal bikoitza behar dute izan (bi beiren lodieraren batura 10 mm-koa izango da gutxienez eta ganberaren lodiera 14 mm-koa gutxienez), eta isolamendu termiko indartua izango da, eguzki kontrolduna eta emisio baxukoa

- bao berriaren ezaugarriak (arotzeria eta beirak): transmisio termikoa eta eguzki faktorea

.

Diru-laguntzaren zenbatekoa, etxebizitza bakoitzeko 2.000 euro gehienez, jartzen den beira isolatuaren unitate bakoitzeko (ez baoa) 110 euro metro koadro bakoitzeko izango da. Kontseilariak adierazi duenez,azken xedea isolamendu termikoa eta soinu isolamendua hobetzea, berokuntza eta hozketa sistemaren gastua murriztea, energiaren erabilera eraginkorra sustatzea eta Nafarroaren energia-ordainagiria gutxitzea da.

Prozedura

 

Laguntza hauek eska ditzakete pertsona fisikoek, betiere, adinez nagusi badira eta 2010eko urtarrilaren 1aren aurretik Nafarroan bizi badira. Interesdunak Nafarroako Gobernuaren web atarian (

www.navarra.es, ‘Zerbitzuak’ eta ‘Laguntzak eta bekak’) diru-laguntza hauei buruzko fitxan agertzen diren entitate laguntzaileetara joan beharko dira. Baldintzak betetzen direla frogatzeko, NANaren kopia edo erroldaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Diru-laguntza jasotzeko, banketxeko kontu zenbakia ere adierazi behar dute. Pertsona bakoitzak eskaera bakarra aurkez dezake.

Entitate laguntzaileak, eskatzaileak onuradun izateko eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, eskaera aplikazio informatikoan erregistratuko du. Entitate laguntzaileak leiho aldaketaren prezio osoa jasoko du eta instalazioaz arduratuko da, bai eta kendutako leihoak eramateaz ere. Nafarroako Gobernuak diru-laguntza 2011ko martxoa baino lehen emango du. Lanak abenduaren 1ean amaitu behar dira.

Etxebizitzetako leihoak aldatzeko 2009-2010 kanpainako diru-laguntzen deialdian eskaerak aurkeztu badira, eta behar beste funtsik ez izateagatik diru-laguntzarik jaso ez badute, Leihoetarako 2010eko Renove Plan honetan sartuko dira, 2009-2010 kanpainako deialdian ezarritakoaren mende egongo dira eta metro koadro bakoitzeko 100 euroko diru-laguntza jasoko dute. Pertsona horiek gutun informatibo bat jasoko dute. Nafarroako Gobernuak 848 42 55 17 telefono-zenbakian eta

www.navarra.es web atarian informazio gehiago eskaintzen du.

Bateraezintasunak

 

Leihoetarako 2010eko Renove Planetik kanpo geratuko dira aurrekoak baino handiagoak diren bao berriak egiteko aldaketak (salbu eta udaleko teknikari baten txostenak justifikatzen badu). Era berean, deialdia ez da bateragarria EZABUetan etxebizitzak zaharberritzeko izapidetzen diren laguntzekin eta udalek zaharberritzeko ematen dituzten laguntzekin. Amaitzeko, ez dira onartuko eskaera epearen aurreko ordainagiriak.

Leihoetarako Renove Plana Nafarroako Gobernuak energia aurrezteko bultzatutako neurrietako bat da, energia sistema iraunkorragoa, lehiakorragoa eta seguruagoa izan dadin. Zehatz esanda, leihoak aldatuta etxebizitzen isolamendu termikoa eta soinu isolamendua hobetzen da, berokuntza eta hozte sistemetan kontsumoa murrizten da eta beira eraginkorragoen erabilera sustatzen da.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación Plan Renove Ventanas 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa