(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertako karramarroa berreskuratzen bada, bost urteko epean arrantzatu ahal izango da asteazkena, 2010.eko abuztuak 25

Sanzberro kontseilaria Arteta iturburura joan da gaur goizean, espezie horrek Nafarroan dituen 80 kokapenetako batera


Sanzberro kontseilariak bertako karramarroa birpopulatzeko eginkizunetan parte hartu du Arteta iturburuan. ( irudia handitu )

Nafarroako ibaietan bertako karramarroa berreskuratzeko ahaleginei esker, Nafarroako Gobernuak bost urteko epean barruti batzuetan espezie hori arrantzatzeko baimena eman dezake. Arrantza debekatuta dago gaur egun. Bertako karramarroa egoera oso delikatuan dago eta, beraz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak birpopulaketa eginkizunekin jarraituko du eta bertako karramarroen kolonien kokapen zehatzak sekretupean izango ditu, ezkutuko ehiztariek harrapatu ez ditzaten.

 

Hala adierazi du gaur goizean Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Arteta iturburura egindako bisitan (Ollo ibarra). Hain zuzen ere, iturburu hori espezie horrek Nafarroan dituen 80 kolonia egonkorretako bat da eta gaur jakinarazi dute lehenengoz. Izatez, Departamentuak Ollo ibarreko herritarrak bertako karramarroaren populaketa honen jabekide eta erantzukide bihurtu nahi ditu.

Arteta sorburuan bertako karramarroen ale batzuk askatu dituzte. Bisita horren aurretik, kontseilaria Anozgo arrain-haztegira joan da, bertan hazten baita birpopulatzen ari den espezie hori.

 
Bisita Anotzera

Sanzberro kontseilaria Anozgo arrain-haztegian, bertako karramarroak hazten diren lekuan ( irudia handitu )

Kolonien bideragarritasunerako mehatxurik handienak Nafarroako ibaietan egiten diren karramarro seinaledunen legez kanpoko ohiko birpopulaketak dira. Izan ere, karramarro horrek bertako karramarroa suntsitzen duen onddo bat du (afanomikosia). Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gizarteari erantzule izateko deia egin dio eta, zehatz esanda, ehiztariei, ale horien transmisioak saihesteko.

Birpopulaketez gain, bertako karramarroa berreskuratzeko faktore garrantzitsuak dira karramarro seinaledunaren eta karramarro amerikarraren gaineko arrantza-presio handia eta bertako karramarroak afanomikosiari dion erresistentzia handiagoa. Hori dela eta, esan dugun moduan, gaur egun 80 kolonia daude.

Dokumentazioa:
El cangrejo autóctono.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa