(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetan balio anitzeko hiru zentro eraikitzeko ideien lehiaketa ebatzi da osteguna, 2010.eko abuztuak 26

Urrobi (Erro), Burgi eta Izize (Galoze) industrialdeetan kokatuko dira


Nafarroako Gobernuak Pirinioetan enpresen eta zerbitzuen balio anitzeko hiru zentro eraikitzeko ideien lehiaketa ebatzi du. Zentro horiek Urrobi (Erro), Burgi eta Izize (Galoze) industrialdeetan kokatuko dira eta Erro-Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu ibarrei zerbitzu emango diete, hurrenez hurren.

Ehun proposamen baino gehiago aurkeztu dira eta hurrengo hauek irabazi dute: Juan José Peralta Graciak eta Andrés Ayesa Pascualek osatutako ABEEk bultzatu duen "Caracruz", Erronkari ibarrerako; "Pirineando", Pereda Pérez Arquitectos estudioak aurkeztu duena Erro eta Aezkoa ibarretarako; eta "Contexto", Julio de la Fuente Martínezek eta Natalia Gutiérrez Sánchezek osatutako ABEEk sustatua, Zaraitzu ibarrerako.

Epaimahaia Nasursa (Navarra de Suelo Residencial, SA) sozietate publikoko teknikariek osatu dute. Erabakia hartzeko, epaimahaiak kontuan hartu du diseinuak funtzionalak izatea eta proposamenak jasangarriak, ekonomikoak eta kalitate teknikodunak izatea, eraikuntzari zein mantentzeari dagokienez.

Erabakia hartu ondoren, ekipo irabazleek proiektuak idazteko izapideak abian jarriko dira orain. Ekipo horiek lanen zuzendaritza ere euren gain hartuko dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa