(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta “la Caixak” Nafarroako 47 monumentu naturalak liburu batean jaso dituzte ostirala, 2010.eko abuztuak 27

Lana Nafarroako Jauregiaren lorategian aurkeztu dute, katalogoan jasotako sekuoiaren ondoan


Sanzberro kontseilariak liburua Nafarroako Jauregiaren lorategiko sekuioaren ondoan aurkeztu du. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Raúl Marqueta Bueno "la Caixaren" Aragoiko ordezkari nagusia ondoan zuela, Nafarroako Jauregiaren lorategian "Monumentos Naturales de Navarra" liburua aurkeztu du. Lana Foru Gobernuak argitaratu du, aipatu entitatearekin lankidetzan.

Lehen edizio honetan 3.000 ale kaleratu dira. Liburura Foru Komunitatean dauden 47 monumentu naturalak (zuhaitzak edo zuhaitzen multzoak) bildu dira. Horietako bat, 25. zenbakiarekin katalogatuta dagoena, Nafarroako Jauregiko sekuoia da, hain zuzen ere, 1855ean landatutako zuhaitza. Hain zuzen ere, leku hori hautatu dute gaur goizean liburua aurkezteko. Aurkezpen horretan Fermín Olave Velasco, Yolanda Val Hernández eta Óscar Schwendtner García egileek ere parte hartu dute.

"Monumentos Naturales de Navarra" ez da lan zientifikoa. Dibulgaziozko liburu bat da, eta koloreetako 301 orrialdeen bidez natura ondare horren kokapena ezagutarazi eta ondare horrek gizartearen, ekonomiaren eta ekologiaren ikuspuntutik duen garrantzia nabarmendu nahi du. Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen dendan eros daiteke (Navas de Tolosa kalea 21, Iruñea) 30 euroren truke, edo

www.cfnavarra.es/publicaciones helbidean.

Argitalpenaren 45.000 euroetatik 30.000 "la Caixa" Gizarte Ekintzak eman ditu, eta gainerako 15.000 euroak Nafarroako Gobernuak, bi erakundeen arteko hitzarmena dela bide. Hain zuzen ere, hitzarmen horren harira, banku-entitateak urtean 1,2 milioi euro ematen ditu duela 4 urtetik natura-ondarea zaintzeko, gizarte bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak gizarteratzeko edo natura espazioak desgaitasunak dituzten pertsonengana egokitzeko.

 

Monumentos Naturales de Navarra

"Monumentos Naturales de Navarra" liburua espezieen arabera egituratuta dago. Espezie horien garrantzi ekologikoaren eta kultura garrantziaren deskripzio laburra egiten da eta landareen kudeaketa nolakoa den azaltzen da. Amaitzeko, monumentu natural bakoitza deskribatzen da, ezaugarriei, kokapenari eta horietako bakoitzerako sarbideari buruz datu zehatzak emanez. Irakurleak monumentu naturala identifikatu dezan, liburuak UTM koordenatuak ematen ditu, landarearen kokapena jakiteko. Horrez gain, landare bakoitzari urteko une desberdinetan argazkiak atera zaizkio, ziklo begetatibo desberdinak erakusteko.

Monumentu naturalen katalogo hau sortzeko aurreko katalogo bat hartu da oinarri, 1991an onetsia, 31 monumentu zituena. Lana zabaltzeko, herritar partikularrek, udalek, kontzejuek eta baso teknikariek egindako ehunaka proposamen kontuan hartu ziren. Nafarroako Gobernuak proposamen horiek guztiak lau urtez berrikusi zituen. Lanean agertuko ziren zuhaitzak hautatzeko, hainbat parametro hartu ziren kontuan, hala nola balio ekologikoa, osasun egoera, adina, espeziea, garrantzi historikoa, kokapena, jabetza edo sarbidea. Ezaugarri horiek guztiek hainbat arlotako adituek baloratu zituzten, azkenean katalogo berria proposatzeko. Landare berriak gehitzeaz gain, 1991ko bilduman agertzen ziren beste batzuk kanpoan utzi dira.

Monumentu naturalen katalogo berrian landare hauek agertzen dira: hiru pago; pinu gorrien talde bat; sei arte; zortzi erkametz eta ametz ilaundun; zortzi haritz; bi ipuru; bi elorri; bi astigar; hiru hagin; bi intxaurrondo; eta sahats, makal, gorosti, madariondo, masustondo eta zedro bana. Hautatutako zuhaitzak espazio natural babestu moduan hartzen dira. Hori dela bide, besteak beste, ezin dira osorik edo zati batean moztu, ezin da haietan ezer idatzi, ezin dira erre eta ezin da haien inguruan surik piztu eta haien adaburuak hartzen duen inguruan ezin da egin babestutako landareari kalte egin diezaiokeen jarduerarik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa