(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza Ministerioak administrazio elektronikoa bultzatzeko akordioa sinatuko dute astelehena, 2010.eko abuztuak 30

Hitzarmenaren bidez, administrazioen arteko datuen trukea eta sareko komunikazioak arautuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza Ministerioak hitzarmena sinatuko dute administrazio elektronikoaren garapena sendotzeko. Ildo horretatik, administrazioen arteko koordinazioa erraztu eta erabiltzaileen erosotasunari mesede egiten dieten zerbitzuak bateratuko dira. Akordio horretara Foru Komunitateko udalak bildu ahal izango dira.

Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza Ministerioak administrazio elektronikoa bultzatzeko akordioa sinatuko dute

Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza Ministerioak hitzarmena sinatuko dute administrazio elektronikoaren garapena sendotzeko. Ildo horretatik, administrazioen arteko koordinazioa erraztu eta erabiltzaileen erosotasunari mesede egiten dieten zerbitzuak bateratuko dira. Akordio horretara Foru Komunitateko udalak bildu ahal izango dira.

Gaurko saioan, Gobernuak hitzarmenaren testua onetsi du. Testu horren bidez, bi alderdiek emandako zerbitzuak modu bateratuan erabiltzea eta Miniterioak bultzatutako bost aplikazioren baldintza teknikoak eta sarbideko baldintzak arautu dira. Aplikazio horietako bat Red Sara da, administrazioen arteko sareko komunikazioak errazten dituena, eta beste bat autonomia-erkidegoekiko edo atxikitako toki entitateekiko datuen bitartekaritza zerbitzua.

Horri lotuta, Ministerioak nortasunari (NAN), egoitzari eta Gizarte Segurantzari buruzko informazioa Estatuko Administrazio Orokorreko organismoen eta administrazio autonomiko eta toki administrazioen artean trukatzea bideratzen du. Bitartekaritza plataformaren bidez, administrazioek herritarren datuak kontsultatu ahal izango dituzte, bai dokumentuak eramateko betebeharra ezabatzeko –Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Legearen arabera, herritarrak eskubidea du administrazio publikoen esku dauden datuak eta dokumentuak ez emateko- bai legezko egiaztapenak edo herritarrak baimendutakoak egiteko.

Bestalde, hitzarmenaren arabera, administrazio elektronikkoaren beste zerbitzu batzuk erabil daitezke, hala nola baliozkotze plataforma eta @sinadura sinadura elektronikoa, jakinarazpen telematiko seguruen zerbitzua edo bizileku aldaketaren berri Estatuko Administrazio Orokorrari ematea.

Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza Ministerioak sinatuko duten hitzarmenaren azken xedea herritarrei on line zerbitzuak ematea, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarroperabilitateari mesede egitea eta administrazio elektronikoaren proiektuak koordinatzea da.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa