(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak bost titulu LHko sistema berrira egokitu ditu astelehena, 2010.eko abuztuak 30

Horren bidez, enpresek eskatutako kualifikazioei erantzun hobea eman nahi zaie eta tituludunen enplegagarritasuna handitu nahi da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bost foru dekretu onetsi ditu. Horien bidez, Lanbide Heziketako (LH) sistema berrira egokitutako bost tituluren curriculumak ezarri dira. Sistema berri horren oinarria Lanbide Kualifikaizoen Katalogo Nazionala da.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bost foru dekretu onetsi ditu. Horien bidez, Lanbide Heziketako (LH) sistema berrira egokitutako bost tituluren curriculumak ezarri dira. Sistema berri horren oinarria Lanbide Kualifikaizoen Katalogo Nazionala da.

Maila ertaineko hiru titulu (Sistema Mikroinformatikoen eta Sareen Teknikaria, Telekomunikazio Instalazioen Teknikaria eta Administrazio Kudeaketaren Teknikaria) eta goi mailako bi titulu (Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuan Goi Mailako Teknikaria eta Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria) dira.

Bost titulu berri horiek aurretik egokituta dauden beste hamahiruri gehitzen zaizkie. Modu horretan, Hezkuntza Departamentuak, 2010-2011 ikasturtean, hamazortzi titulu eskainiko ditu, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala oinarri hartuta.

Titulu berrien bidez, enpresek eskatutako kualifikazioei erantzun hobea eman nahi zaie eta tituludunen enplegagarritasuna handitu nahi da.

Trebakuntza zikloko irakaskuntzak helburu orokorretan eta lanbide moduluetan antolatzen dira. Azken horiek honela sailkatzen dira: enborrekoak (Estatuak definitzen ditu), derrigorrezkoak (Foru Komunitateak ezartzen ditu) eta osagarriak (zentroak definitzen ditu). Modu horretan, trebakuntza malguagoa eskaini nahi da, Nafarroaren beharrizan sozioekonomikoetara egokituta dagoena.

Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala

Hezkuntza Ministerioa eta Hezkuntza Departamentua zenbait urtetan lankidetzan ari dira Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala egiteko eta gaurkotzeko.

Zehatz esanda, Hezkuntza Departamentuak Energia eta Ura lanbide familiari dagozkion kualifikazioak eta tituluak nazioan diseinatu eta garatzen dituen adituen taldea zuzentzen du. Orain arte, titulu ofizial hauetako lanak zuzendu dira: Energia Efizientziaren eta Eguzki Energia Termikoaren Goi Mailako Teknikaria (onetsita eta ezarrita), Zentral Elektrikoen Goi Mailako Teknikaria (oneste prozesuan) eta Energia Berriztagarrien Goi Mailako Teknikaria (oneste prozesuan).

Era berean, beste lanbide familia batzuetan ere parte hartzen du, tituluak eta kualifikazioak diseinatzen adituak diren irakasleen eta aholkularien bidez.


 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa