(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogeigarren Nafarroa Bermea eman dute, Arantzan landetxe bat jartzeko astelehena, 2010.eko abuztuak 30

Bermea 600.000 eurokoa da, 120 hilabetean amortizatzeko


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko berme bat ematea onartu du (inbertsioa, guztira, 1.068.814 eurokoa da), Arantzan landetxe bat jartzeko; hori, Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 aldirako neurrien barruan. Hogeigarren Nafarroa Berme hori Sonagar elkarrenganako bermedun sozietatearen bitartez eman dute, inbertsio osoaren %60 bermatze aldera.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko berme bat ematea onartu du (inbertsioa, guztira, 1.068.814 eurokoa da), Arantzan landetxe bat jartzeko; hori, Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 aldirako neurrien barruan.

Hogeigarren Nafarroa Berme hori Sonagar elkarrenganako bermedun sozietatearen bitartez eman dute, inbertsio osoaren %60 bermatze aldera.

Landetxeak 8 logela eta 16 lagunentzako lekua izango ditu.

Arantzako herrigunetik 4 kilometrora jarriko dute, Aientzako kaleko 10ean, 80.000 metro koadroko lursail aske batean. Ostatua eta gosaria eskainiko dituzte eta, halaber, mendi ibiliak, txangoak eta Donibane Lohizunen itsasontzi ibilaldiak antolatzeko asmoa dute.

Nafarroa Bermeak iazko azaroaren 6an Nafarroako Parlamentuak foru lege bidez onartutako Krisiaren Kontrako Planaren barruan daude; bermeen helburua da ekonomia suspertzea eta krisiari aurre egitea.

Neurria Nafarroako Alderdi Sozialistarekin adostu zuen Gobernuak.

Bermeen helburua da lanpostuak sortzen dituzten inbertsioak babestea eta finantzaketa egokia ematea, hau da, enpresa txiki eta ertainen premiekin bat datozen kostu eta epeak ziurtatzea, gaur zaila baita kredituak lortzea.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak Sonagar elkarrenganako bermedun sozietatearekin adostu zuen, iazko azaroaren 25ean, sozietateak aipatu bermeak emateko edo ez emateko azterlan teknikoak egingo zituela eta, gainera, bermeak emango zizkiela enpresei, Nafarroako Gobernuak azpi-abalatuta
.

Bermeak jasotzeko baldintzak

Bermeak jaso ditzakete legean ezarritako jarduerek: industri inbertsioek, nekazaritza elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerek eta enpresa txiki eta ertainen turismo azpiegiturak sortzeko eta modernizatzeko jarduerek.

Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak dira eta ezin dute, inola ere, proiektuan egin beharreko inbertsioaren %60 baino handiagoak izan (kasu honetan berme handiena jaso dute).

Bermea jaso ahal izateko, beraz, gutxienez 100.000 euroko inbertsioa egin behar da. Nafarroako Gobernuak 30 milioi euro jarri ditu bermeak emateko eta bermeen gehieneko epea 10 urtekoa da
.

Bermeak arin izapidetzen dira

Enpresek haien jarduerari dagokion departamentuan eskatu behar dute bermea (Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua; Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua; eta Kultura eta Turismo Departamentua).

Egiaztatu ondoren jarduerak legeak ezarritako laguntzak jaso ditzakeela, eskaria Sonagar elkarteari bidaltzen diote.

Elkarteak, gero, azterlan teknikoa egiten du eta, eskaria aurkeztu eta hiru asteren buruan, eskatzaileari jakinarazten dio bermea emango dioten ala ez. Onetsitako bermeak Foru Gobernuak bideratzen ditu eta enpresek eskaria egin eta gehienez bi hilabeteren buruan jasotzen dituzte.

Sonagar elkarrenganako bermedun sozietate bat da eta Enpresa Txiki eta Ertainen Elkarteen Federazioak sustatzen du, honako hauen laguntzarekin: Nafarroako Gobernua, Nafarroako Kutxa eta Caja Rural de Navarra.

Sozietatearen helburu soziala da ETEen finantzaketa hobetzea, sozietateari atxikitako enpresa txiki eta ertainen titularrei berme pertsonalak eskainiz

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa