(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogar Zoe zentroan bitartekorik gabeko 23 pertsona seropositibo artatu zituzten 2009an asteartea, 2010.eko abuztuak 31

2010ean Nafarroako Gobernutik 122.000 euroko diru-laguntza jaso duen zentroan aurten hamar egoiliar daude, lau minusbaliotasun fisikoekin


Hogar Zoe.

Osasun Departamentuak bitartekorik gabeko pertsona seropositiboak artatzen dituen Hogar Zoe zentroaren instalazioak bisitatu ditu. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak eta Marisol Aranguren Balerdi Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak Hogar Zoe zentroa bisitatu dute gaur goizean. Zentroa San Bizente Paulekoaren Karitateko Alabek zuzentzen dute eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du. Zentro horretan zailtasunak dituzten pertsona seropositiboak eta hiesa duten pertsonak artatzen dituzte, azken horiek bitarteko ekonomikorik eta gizartearen edo familiaren babesik ez dutenean.

Etxea 1994ko abenduaren 28an ireki zuten San Bizente Paulekoaren hiru Alabek. Gaur egun zentroan 5 Alaba daude, baita zerbitzuen enpresa ere. Nafarroan hiesa duten gaixoentzat dagoen zentro bakarra da. Zentroa ireki zutenetik 128 pertsona igaro dira bertatik eta 2009an 23 artatu zituzten. Okupazioa %100 izan da zentroaren ibilbide ia osoan. Gaur egun, egoiliarrek 40 eta 60 urte bitartean dituzte, eta zentroan dauden hamar pertsonatik lauk gurpil-aulkia behar dute.

Zentroan bi sexuetako hamaika pertsona artatu daitezke. Lau plaza desgaitasun fisiko handia duten pertsonentzat dira eta erizaintza gela batean egoiliarrak artatzen dira okerrera egiten dutenean edo larri daudenean, eta larrialdiak ere artatzen dira. Zentroak jantokia, egongela, jokoen gela, medikuaren bulegoa, sukaldea eta zerbitzu orokorretarako gelak ditu, baita jarduerak egiteko tailer okupazionala ere. Etxeak baratzea eta lorategia ditu inguruan, eta egoiliarrek horiek zaintzen parte hartzen dute.

Finantzaketa nagusia Osasun Departamentutik eta Gizarte Gaietako Departamentutik iristen da, eta egoiliarrek eta San Bizente Paulekoaren Karitateko Alabek ere ekarpenak egiten dituzte. Aurrekontu osotik, Osasun Departamentuak 122.000 euro eman ditu 2010. urterako.

 

Gizarte zerbitzu publikoek, Gizarte Ongizateak zein Osasun Departamentuak, artatutako pertsonen beharrizanak identifikatzen dituzte, bai ohiko jarraipena egiteko bai ospitalera eraman behar direnean, eta ondoren balizko erabiltzaile bakoitzarekin Hogar Zoe zentroan sartzeko eskaera egitea baloratzen da. Hala denean, Osasun Publikoaren Institutuko Hies Programarekin harremanetan jartzen da. Eskaerak zentroko zuzendariarekin batera baloratzen dira, eskatzailearekin elkarrizketa egiten da, eta lekua dagoenean, eskatzailea zentroan sartzen da.

Hogar Zoe zentroaren helburuak

Hogar Zoe zentroaren helburu nagusiak hauek dira: egoiliarren bizi-kalitatea hobetzea, osasuna sustatzea prebentzioaren eta zainketen bidez, segurtasuna eta autoestimua sustatzea, familiarekin harremanak berreskuratzea, zauriak sendatzea eta hurbilketa erraztea, informazioa eta prestakuntza ematea pertsonari artapen osoa emanez eta proiektu pertsonalizatua eta modu indibidualean ebaluatua egitea gizarteratzea eta egokitzapen psikologikoa egiten ahalegintzeko.

Osasun Artapenean osasuna sustatzen eta berrezten ahalegintzen da, norbere burua zaintzeko, gaixotasunak prebenitzeko eta bizitzako oinarrizko jarduerak hobeto egiteko, medikuntza beharrizan guztiak asetzeko, medikuarengana joateko eta beharrezko botikak edukitzeko eta tratamendua behar den moduan betetzen dela bermatzeko.

 

Hogar Zoe

Hogar Zoe zentroak Osasun Departamentutik 122.000 euroko diru-laguntza jaso du. ( irudia handitu )

Zentroan erizaintzako diplomaduna dago eta egoiliarrak eguneko ordu guztietan artatzen ditu. Gainera, Lehen Mailako Artapen Ekipoaren zerbitzuak ere eskaintzen dira, hala nola lehen mailako artapeneko medikua zentrora eramatea astean hiru egunetan eta behar den guztietan.



Artapen Espezializaturako, Errotxapeako buru osasuneko zerbitzua dago. Zerbitzu horrek pazienteak artatzen ditu eta paziente batzuk etxean ere artatzen ditu. Ospitale Guneko Gaixotasun Infekziosoen espezialistak, Kanpo Kontsultetakoak zein Ospitaleratzekoak, pazienteen eboluzioaz arduratzen dira. Era berean, Terapia Okupazionala ere lantzen da: tailer batzuen bidez normalizazio dinamika ematen da, egin beharreko jarduera egoiliar bakoitzaren gaitasunetara eta gustuetara egokituz.

Gainera, zentroan kultura-irteerak, erakusketak, antzerkia, ibilaldiak eta irteerak, forum liburuak eta guztien artean iruzkindutako irakurketak egiten dira, baita gaurkotasuna duten gaien edo etxean izandako gertaeren inguruko gogoeta ere. Horri lotuta, azpimaratzekoa da zentroak ukitutako pertsonaren familiarekin komunikazio zubiaren eginkizuna gauzatzen duela.

Dokumentazioa:
Evolución de la infección por VIH en Navarra.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa