(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskola Kontzertuen programarako 38.104 eskaera jaso dira asteazkena, 2010.eko irailak 1

32.180 plaza banatu dira, eta horietatik 5.556 euskarazko emanaldietarako dira


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

Kultura eta Turismo Departamentuak 38.104 eskaera -6.774 euskaraz- jaso ditu

Musika Abian-Eskola Kontzertuak programan parte hartzeko. Programa azaroan hasiko da. 32.180 plaza banatu dira, eta horietatik 5.556 euskarazko emanaldietarako dira.
 

Nafarroako hezkuntza esparruko musika entzunaldien programa hau Nafarroako Gobernuak antolatu eta finantzatzen du. Nafarroako Gobernua Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, kontserbatorioekin, aholkulariekin, gida didaktikoen arduradunekin, narratzaileekin eta abarrekin lankidetzan aritzen da.

Zikloen arabera, Haur Hezkuntzan 9.826 eskaera jaso dira (2.100 euskaraz). Hala ere, 8.680 plaza banatu ahal izan dira, 1.680 euskaraz. Lehen Hezkuntzan 21.034 eskaera jaso dira guztira, 3.862 euskaraz, eta 15.600 plaza banatu dira, 3.100 euskaraz. Bigarren Hezkuntzan, 7.244 eskaera jaso dira guztira, 812 euskaraz.

Programaren bidez, ikasleek gelan jasotzen duten musika prestakuntza haientzat berariaz antolatutako kontzertuetan modu aktiboan parte hartuz osatzen da. Programa hau aitzindaria da Espainian, eta horren bidez, haurrak eta nerabeak musika klasikora hurbiltzen dira, musika-esperientzia hauetan parte hartuz. Kasu gehienetan, kontzertu hauek ikasleentzat bizitzako lehenengoak izaten dira. Horien bidez, ikasleengan kultura ohiturak sortu eta ikasleak musika onaz gozatzeko gaitasunean hezi nahi dira.

Programaren barruan, ikasleentzako lehen entzunaldiak 1993an antolatu ziren. Ordutik, Nafarroa osoan ikasleen kopuruak gora egin du etengabe urtez urte. Urte hauetan, gainera, laguntzaile eta espezialista berriak eta errepertorio konplexuagoak gehitu dira.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa