(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna bultzatzeko kontseilua sortu du asteazkena, 2010.eko irailak 1

Caballero da organoaren buru, eta besteak beste, CORMINeko ordezkariek osatzen dute


Caballero kontseilaria bileran

Caballero kontseilaria da desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna bultzatuko duen kontseiluaren buru. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarritasun unibertsaleko eta aukera berdintasuneko politikak Nafarroan abian jartzea bultzatuko duen kontseiluaren eratze-ekitaldiaren buru izan da gaur.

Kontseilua osatzen dute Nafarroako Gobernuko zortzi zuzendari nagusik, Nafarroako elbarritu-ordezkarien batzordeko (CORMIN) ordezkariek, Irache eta Santa María la Real kontsumitzaileen elkarteetako ordezkariek, eta izaera pribatuko Asociación Española de Normalización y Certificación (AENOR), Asociación de Industria de Navarra (AIN) eta Asociación de Empresas Navarras de TIC (ATANA) elkarteetako ordezkariek.

Organo honen sorrera Nafarroako Parlamentuak martxoan onetsitako foru legean ezarri zen. Arau horrek oztopo fisikoak eta zentzumen oztopoak kentzeko 1988ko foru legera bildu ez ziren kontzeptuak sakontzen ditu. Irisgarritasuna ez dago alderdi fisikoei lotuta eta ulerkera orokor, unibertsalagoa egiten da, hau da, inguruek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta abarrek pertsona guztientzat ulergarriak, erabilgarriak eta praktikatzeko modukoak izateko bete behar duten baldintza da.

Kontseiluaren helburuak, foru lege berria betetzeko, irisgarritasun unibertsala, aukera berdintasuna (bereizkeriarik eza eta ekintza positiboak desabantailak konpentsatzeko) eta sei esparru zehatzetan barneratzea dira: telekomunikazioak eta informazioaren gizartea, espazio publiko urbanizatuak, azpiegiturak eta eraikuntza, garraioak, jendearen eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak, Administrazio Publikoekiko harremanak, eta unibertsitateak eta hezkuntza sistema. Hori dela bide, arau-aldaketak, zaurgarritasun faktoreen murrizketa, diziplina askotako ikuspegiak eta beharrizan zehatzetarako erantzun bereziak egin behar dira.


 

Kontseiluak, eratze-ekitaldian, barne funtzionamenduaren antolaketa, eginkizunak eta araubidea zehazteko erregelamendua finkatu du. Dokumentu horren arabera, kontseiluak, aipatu foru legea eta hori garatzen duten erregelamenduak betetzea bultzatzeaz gain, aipatu inguruetan guztientzako irisgarritasun unibertsaleko eta diseinuko baldintzak mantentzen direla zaindu eta kontrolatuko du, eta hala denean, zehapen espedienteak irekitzea proposatuko du.

Era berean, aldian-aldian foru legearen edukia berrikusiko du, legea eraginkortasunez betetzen dela egiaztatzeko, eta urtero Foru Legeko aurreikuspenen betetze mailari buruzko txostena emango du. Kontseiluak arbitraje batzordeak ezarri eta auzien jarraipena egingo du, eta aurrerapenak eta iradokizunak aztertu eta jasoko ditu.

Kideak

Zehatz esanda, kontseilua hurrengo hauek osatzen dute, Caballero kontseilariaz gain: Nafarroako Gobernuaren izenean, Jesús Ascunce Elizaga Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu zuzendari nagusia; Imelda Lorea Echavarren Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuko Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusia; Marta Álvarez Alonso Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia; Teresa Aranaz Jiménez Hezkuntza Departamentuko Antolakuntza, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusia; Isabel Martín Montaner Osasun Departamentuko Osasun zuzendari nagusia; Susana Labiano Bastero Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio zuzendari nagusia; José Ángel Zubiaur Carreño Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare zuzendari nagusia; eta Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura zuzendari nagusia.

Desgaitasuna duten pertsonak biltzen dituzten irabazteko asmorik gabeko entitate esanguratsuenak, kasu honetan Nafarroako elbarritu-ordezkarien batzordea (CORMIN) osatzen dutenak, hurrengo hauen bidez daude ordezkatuta kontseilluan: Valentín Fortún Arriezu, Javier Miranda Erro eta María Antonia Alonso Medrano. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetako ordezkariak dira José Javier Martínez Elizondo, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartetik, eta Charo Huarte Ondarra, Santa María la Real Nafarroako Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartetik. Amaitzeko, produktuen inportazioan, ekoizpenean edo hornikuntzan aritzen diren izaera pribatuko elkarteen aldetik, hurrengoak daude: Emilio Flamarique Leoz, AENORetik; Francisco Javier San Nicolás Caballero, AINetik; eta Nerea Corera Erviti, ATANAtik. Ildefonso Sebastián Lehendakaritza zuzendari nagusia kontseiluko idazkaria izango da.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa