(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztuko zirkulazio istripuetan sei lagun hil dira asteazkena, 2010.eko irailak 1

Udarako oporralditik itzultzeko operazioan 5.634 ibilgailu kontrolatu dituzte eta 51 gidariri salaketak jarri dizkiete, azkarregi joateagatik


Abuztuko zirkulazioaren balantzea

Foruzainak kontrol batean. ( irudia handitu )

Abuztuan, Nafarroako hiriko eta hiri arteko errepideetako zirkulazio istripuetan sei lagun hil dira. Corellan hilaren 27an izandako istripuan hiru lagun hil ziren eta Castejonen hilaren 11n izandakoan bi; horrek esan nahi du istripuak nahiko larriak izan direla.

Hildakoak dira bederatzi urteko bi neskato britainiar (ahizpak), 24 eta 51 urteko bi emakume errumaniar, 48 urteko gizonezko errumaniar bat eta 29 urteko Corellako auzo bat. Hiru istripuetan ibilgailuak bidetik atera ziren.

Barne Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko datuan arabera, 2010. urteko lehen zortzi hilabeteetan 28 lagun hil dira foru erkidegoko zirkulazio istripuetan, hau da, iaz denboraldi berean baino hiru gehiago (%12 gehiago); uztailean, ordea, hildakoen kopuruak %4,35 egin zuen behera.

Aldea handia da 2009ko abuztuan bi lagun bakarrik hil zirelako.

Aipatu datuen arabera, 22 lagun foru erkidegoko errepide sarean hil dira (iaz baino hiru gehiago) eta sei hiri errepideetan edo bideetan (2009an bezala).

Abuztuan hilaren 11n hil zen lehen laguna istripuz: familia ingeles bat zihoan ibilgailuan eta, galtzadatik atera ondoren, ibilgailua irauli egin zen, Nafarroako autopistako (AP-15) 8. kilometroan, Castejonen.

Bederatzi urteko neskato bat ibilgailutik aterata hil zen, momentuan, eta haren ahizpa hurrengo egunean, Nafarroako Ospitale Gunean (neska horrek ere bederatzi urte zeuzkan). Neskatoen aita zen gidaria eta oso larri zauritu zen; amak, berriz, zauri arinak zeuzkan.

Foru erkidegoan aurten izan den istripurik larriena abuztuaren 27an gertatu zen.

Logroñon bizi ziren hiru errumaniar hil ziren (24 eta 51 urteko bi emakume eta 48 urteko gizon bat), goizeko 10.25ean, Euskal Herriko eta Aragoiko AP-68 autopistako 201,8 kilometroan, Corellan. Hildakoetan gazteena zen gidaria. Ibilgailua galtzadatik atera zen eta, hesia jo ondoren foru erkidegoaren sarrerako kartelaren poste metalikoarekin egin zuen danba; orduan, ibilgailua bitan banatu zen eta atzealdea erreten batera erori zen. Istripu berean 48 urteko gizon errumaniar batek zauri larriak izan zituen.

Corellako 22 urteko gaztea abuztuaren 28an hil zen, goizeko 7.08an, Corella inguruan; ibilgailua galtzadatik atera zen eta zuhaitz baten kontra talka egin zuen, NA-6920 errepideko (Alfaro-Cintruenigo-Fitero) 4. kilometroan. Gaztea kopilotuaren lekuan zegoen eserita.

Gidaria (29 urte) larri zauritu zen eta Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zuten.

Itzulera operazioko balantzea

Udarako oporraldien itzuleran, Foruzaingoko Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko Atalak zirkulazioa kontrolatzeko prebentzio kanpaina bat egin du abuztuaren 29an eta 31n. Kanpaina horretan 5.634 ibilgailu kontrolatu dituzte eta 51 gidariri salaketa administratiboak jarri dizkiete.

Gainera, 15 alkoholemia kontrol jarri dituzte eta froga egindako 345 gidarietatik bat salatu dute.

Lan hori Tuterako eta Iruñeko komisarietako Bide Segurtasun Ataleko agenteek egin dute.

Zirkulazio operazio berezian joan-etorrietan ez da arazo larririk gertatu.

Zirkulazioa arina izan da autobideetan, autopistetan eta errepide nazional nagusietan; denera 15 istripu arin erregistratu dituzte.

Intzidentziei dagokienez, abuztuaren 29an, 20.40 inguruan, ilarak izan ziren AP-15 autopistako 59. kilometroan (Puiu), iparralderako norabidean obrak egiten ari zirelako. Halaber, abuztuaren 30ean, 20.20an, Corellara sartzeko biribilgunean kamioi bat irauli egin zen eta, ondorioz, NA-161 errepidea itxi egin behar izan zuten, zenbait orduz

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa