(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Monteagudoko ikastetxe publikoa handitzeko lanak amaitu dituzte asteazkena, 2010.eko irailak 1

Hiru ikasgela berri, bi komun eta bi biltegi egin dituzte, 143.988 euroko aurrekontuarekin


Agintariak eta ikastetxeko zuzendaritza taldea, Monteagudoko ikastetxe publikoaren atal berrian.

Monteagudoko ikastetxe publikoa handitzeko lanak amaitu dituzte ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Monteagudoko alkatea, Mariano Herrero Ibañez, lagun zuela, herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako Honorio Galilea ikastetxe publikora joan da, ikastetxea handitzeko aurten egin dituzten obren emaitza ikustera.

Zehazki, hiru ikasgela berri (bat jantoki gisa erabiltzeko), bi komun (bata ezinduentzat egokitua) eta bi biltegi egin dituzte, 143.988 euroko aurrekontuarekin.

Ikastetxeari 173 metro koadro gehitu dizkiote.

Obrak aprobetxatuz, hainbat hobekuntza egin dituzte, esleitutako aurrekontua handitu gabe.

Besteak beste, alboko eraikinean euri ura biltzeko sistema jarri dute, ikastetxea dagoen lursaila zeharkatzen duen erretena desbideratu dute, ezinduak patiotik sartzeko aldapa bat egin dute, eraikin zaharrarekiko loturak hobetu dituzte, paretan lauza beiraztatuak jarri dituzte eta gerora sukaldea instalatzeko saneamendu, ur eta argindar hartuneak jarri dituzte.

Ikastetxeak dauzka, gainera, gimnasioa, sei ikasgela arrunt, erabilera askotarako areto bat (orain liburutegia dago) eta ordenagailu gela.

Handitze lanak egin dituzte "giltza eskuan" sistemaren bitartez; sistema horretan proiektuak idazteko eta lanak zuzentzeko eta egiteko prozedura bakarra da.

Era horretan, lanak egiteko epea txikiagoa izaten da.

2010-2011 ikasturtean 57 ikasle edukiko dituzte, 15 Haur Hezkuntzan eta 42 Lehen Hezkuntzan

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa