(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

58 langile publikok amaitu dituzte udarako euskara ikastaroak NAPIn osteguna, 2010.eko irailak 2

Euskara eskolak Euskarabideak eman ditu abuztuan


Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Erkidegoko Hizkuntza Zerbitzuak, Euskarabidearekin elkarlanean, hizkuntza ikasteko hiru murgiltze ikastaro eta EGA azterketa prestatzeko ikastaro bat antolatu du abuztuan; eskolak Administrazioko 58 langilek hartu dituzte.

Ikastaro horiek NAPIren 2010eko udako prestakuntza eskaintza osatu dute.

Murgiltze ikastaroak hilaren 16tik 27ra egin dituzte, Iruñean, saio trinkoetan (goizeko 8.00etatik arratsaldeko 18.00etara).

Murgiltze ikastaro horien helburu nagusia da hartutako maila sendotzea. Horretarako, ikasleei euskaraz modu naturalean, benetako testuinguruetan, egiteko aukera ematen zaie.

Hala, arratsaldeetan jarduera osagarriak egin dituzte.

Zehazki, ahozko adierazpena sendotzeko hiru tailer egin dituzte: antzerkia, orientazioa eta bertsolaritza.

EGA azterketa prestatzeko ikastaroaren asmoa da azterketako zati guztiak prestatzea, iraileko azterketak gainditzeko.

Eskoletara guztira Administrazioko 58 langile bertaratu dira: 47 murgiltze ikastaroetara eta 11 EGA azterketa prestatzeko ikastarora.

Eskolak Euskarabideako euskara teknikariek eman dituzte.

NAPIri eta Euskarabideari ikastaro horiek egokiak iruditzen zaizkie, udan euskara ikasteko aukera ematen dutelako eta Administrazioko langileek euskara maila sendotu eta egokitu dezaketelako

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa