(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilaria Iruñeko Bernart Etxepare ikastetxe publiko berria ikustera joan da osteguna, 2010.eko irailak 2

Ikastetxea datorren astean irekiko dute eta Arturo Kanpion eskola zaharreko eta Axular ikastolako ikasleak biltzeko izango da


Catalan, Barcina, Larraza eta Iribas, ikastetxeko jolastokian.

Catalan kontseilaria Iruñeko Bernart Etxepare ikastetxe publiko berria ikustera joan da. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Iruñeko alkate Yolanda Barcina Angulo lagun zuela, Haur eta Lehen Hezkuntzako Bernart Etxepare ikastetxe publikoa ikustera joan da gaur, Iruñeko Txantrea auzora.

Ikastetxea datorren astean irekiko dute, ikasturte hasierarekin bat, eta Arturo Kanpion eskola zaharreko eta Axular ikastolako ikasleak biltzeko izango da.

Zehazki, bi ikastetxeetako eraikinak eraitsi dituzte, gaizki zeudelako, eta lursail berean biak batzeko instalazio bakarra jarri dute; izan ere, bi ikastetxeak gertu zeuden eta D hizkuntza eredua eskaintzen zuten (irakaskuntza euskaraz eta gaztelania irakasgai gisa). Horretarako guztira 4,1 milioi euro inbertitu dituzte.

Gainera, Axular ikastola zaharreko ikasgelategi atxikia berritu dute (ez zuten eraitsi, ondo zegoelako).

Eraikinak dauzka gimnasioa, aldagelak, biltegiak, frontoia eta jolastoki estalia, eta indarrean dagoen araudia betetzen du. Besteak beste, energia eraginkortasuna hobetu dute, itxiturak moldatuz (leihoak, zoruak, girotzea, e.a.), eta frontoia handitu eta estali dute.
Ikastetxeko sarrera nagusia.

Bernart Etxepare ikastetxean 500 ikasle hartuko dituzte. ( irudia handitu )

Ikastetxe berriak 4.592 metro koadro eta Haur eta Lehen Hezkuntza hiru ibilbide dauzka (lau ere jarri ditzakete).

Haur Hezkuntzarako bederatzi ikasgela, zazpi komun (bost ikasleentzako eta bi irakasleentzako), erabilera askotarako areto bat eta garbiketa gela bat dauzka. Lehen Hezkuntzarako, berriz, hemezortzi gela, sei komun (lau ikasleentzat eta bi irakasleentzat), bost banaketa gela, erabilera askotarako areto bat, musika gela, informatika gela, hizkuntza gela, liburutegia eta garbiketa gela.

Denentzako espazioak ere badauzkate:

fisioterapeutaren bulegoa, orientazio/administrazio bulegoak, gimnasioa, bi aldagela, gimnasioko biltegia, irakasleen gela, zuzendaritza bulegoa, idazkaritza, gurasoen elkarterako aretoa, atezaintza/erreprografia, sukaldea, jangela, biltegia, sukaldeko aldagela, instalazioen gela, eta kirol pista, jolastoki eta frontoi estaliak.

Bernart Etxepare ikastetxe berriak 500 ikasle izango ditu 2010-2011 ikasturtean, 27 multzotan banatuta.

Horietatik 153 Haur Hezkuntzan egongo dira (zortzi taldetan banatuta) eta 347 Lehen Hezkuntzan (19 taldetan banatuta). 2008-2009 ikasturtetik ikasleek Iruñeko Buztintxuri ikastetxean hartu dituzte eskolak.

Obrak 2009ko urrian hasi zituzten (eraikinak behera bota zituzten) eta 2010eko ekainean amaitu.

Lan hori "giltza eskuan" sistema medio egin dute; sistema horretan proiektuak idazteko eta lanak zuzentzeko eta egiteko prozedura bakarra da eta, era horretan, epeak murriztu egiten dira. Proiektua German Velazquez Arteaga, German Velázquez Arizmendi, Sara Velazquez Arizmendi eta Silvia Mingarro Cuartero arkitektoek egin dute; eta eraikuntza lanez Arian Construccion y Gestion de Infraestructuras SL enpresa arduratu da.

Argazki oina (ezkerretik eskuinera)

: Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo; Bernart Etxepare ikastetxe publikoko zuzendaria, Uxue Larraza Sola; eta Iruñeko Lehendakaritza, Hezkuntza eta Gazteria arloko zinegotzi ordezkaria, Jose Iribas Sanchez de Boado.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa