(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 184 udali laguntzak eman dizkie energia efizientziarako eta administrazio elektronikorako
osteguna, 2010.eko irailak 2

Diru-laguntzak 2 milioi eurokoak dira eta 275 proiekturen artean banatuko dira


Transcripción textual del video

Toki Administrazio Departamentuak 2 milioi euro bideratuko ditu administrazio elektronikoaren eta energia efizientziaren 184 proiektu abian jartzeko, atal horiek finantzatzeko ezarritako laguntzen deialdia ebatzi ondoren. Amelia Salanueva Murguialday kontseilariak egingo dituzten inbertsio batzuk prentsaurrekoan azaldu ditu gaur goizean. Administrazio elektronikoa garatzeko 163 proiektu eta energia efizientziaren arlorako 112 proiektu gauzatuko dira.

Toki Administrazio Departamentuak 2 milioi euro bideratuko ditu administrazio elektronikoaren eta energia efizientziaren 184 proiektu abian jartzeko, atal horiek finantzatzeko ezarritako laguntzen deialdia ebatzi ondoren. Amelia Salanueva Murguialday kontseilariak egingo dituzten inbertsio batzuk prentsaurrekoan azaldu ditu gaur goizean. Administrazio elektronikoa garatzeko 163 proiektu eta energia efizientziaren arlorako 112 proiektu gauzatuko dira.

Deialdia IKTak eta energia efizientzia garatzera bideratuta dago eta Nafarroako Gobernuaren Krisiaren aurkako 2010eko Planera bilduta dago. Horren bidez, batetik, 11/2007 Foru Legean ezarritako helburuak babestu eta helburuok lortzen lagundu nahi da, Nafarroako udalerrietan administrazio elektronikoaren eta informazioaren gizartearen garapena lortze aldera. Horretarako, toki administrazioen ohiko funtzionamendua hobetu eta herritarrentzako zerbitzuaren kalitatea bermatzea ahalbidetzen duten informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzeko 163 proiektu finantzatzea onetsi da.

Era berean, eraikinen eta bide publikoen energia efizientzia hobetzeari lotutako udal jardunak egitea sustatzeko 112 proiektu finantzatzea onetsi da, ingurumenari mesede egiteko eta, gainera, toki entitateek energia kontsumoan egiten duten gastua murrizteko.

275 proiektuetarako, Gobernuak IKTak garatzeko 1.054.068,70 euro eta energia efizientziako proiektuetarako 945.931,30 euroko laguntza eman du. Eskaera egin duten udal guztiek arlo bakoitzetik aurkeztutako proiektu baterako behintzat finantzaketa lortu dute eta, zehatz esanda, udalarentzat lehentasuna duen proiekturako. Diru-laguntzaren zenbatekoak deialdiaren arabera desberdinak dira, eta herri bakoitzeko herritar kopuruaren arabera definitutako tarteetan sartzen dira. Laguntza gehienak 3.000 eurotik gorakoak dira, eta onuradunak 50 herritarreko herriak zein Iruñea bera dira.

Proiektu batzuen bidez udal instalazioetan herritar txartela ezarri nahi da, hala nola Faltzesen, Mélidan eta Orisoainen; beste batzuetan administrazio elektronikoa ezarri nahi da, esaterako Adiosen, Eneritzen, Legardan, Muruzabalen, Obanosen, Tirapun, Ukarren eta Utergan; eta beste batzuetan WI-FI inguruak hedatu nahi dira, besteak beste, Alesbesen, Oteitzan eta Agoitzen.

Energia efizientziaren kasuan, argiterian aldaketak egitera, udal instalazioetako argiztapenaren telekontrolera, lehioak aldatzera, isolamenduak hobetzera, eraikin publikoetako berotzea berritzera eta, Eulateren kasuan (Ameskoa), adinekoen egoitzan aire girotua instalatzera bideratutako proiektuak jaso dira.

Laguntza hauen bidez, Nafarroako toki entitateek Enplegurako eta Tokiko Jasangarritasunerako 2010eko Éstatuko Funtsaren bidez lortutako ekarpenak osatzen dira. Kontseilariaren esanetan, neurri hauen bidez, administrazio elektronikoaren legea betetzeak eta energia efizientzia hobetzeko aurrezkiak Nafarroako toki entitateetan bultzada handia lortzen dute. Era berean, kontseilariaren berbetan, aurrekoari proiektuek sortutako lan jarduera gehitzen bazaie, 2010eko azken lauhileko honetan zerbitzu publikoaren hobekuntza eta enpresarekiko eta enpleguarekiko sinergia bultzatzen jarraitzeko baldintza egokiak ezarri dira.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proyectos de ayuntamientos objeto de subvención.xls

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa