(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ardoari eta barazkiei buruzko erakusketak Iruñean ikusgai daude osteguna, 2010.eko irailak 2

Kondestablearen Jauregian ikus daitezke irailaren 17ra arte


Eguren, Catalán eta Prieto Nafarroako ardoari buruzko erakusketan.

Nafarroako ardoari eta barazkiei buruzko erakusketak Iruñean ikusgai daude. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak, Lola Eguren Apesteguía Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiarekin eta Paz Prieto Sáenz de Tejada Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzi delegatuarekin batera, "Navarra, la cultura del vino" eta "Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketak bisitatu ditu gaur Foru Komunitateko hiriburuan. Erakusketak irailaren 17ra arte ikusgai egongo dira.

Erakusketak Nafarroako Gobernuak antolatu ditu Espainiako nafar etxeekin lankidetzan. Iruñeko Kondestablearen Jauregian bisitatu daitezke (Kale Nagusia, 2), astelehenetik ostiralera, 11etatik 14etara eta 18etatik 21etara.

Erakusketa ibiltariak dira. Lehenengo Tuteran egon ziren joan den martxoan, eta ordutik osorik edo zati batean erakutsi dituzte Bartzelonan, Madrilen, Zaragozan, Gasteizen eta Valladoliden. Urtean zehar Espainiako beste herri batzuetara iristea aurreikusita dago, hala nola, Bilbora, Sevillara eta Valentziara, baita Nafarroako herri batzuetara ere, besteak beste, Lizarrara, Tafallara, Zangozara eta Elizondora.

Nafarroako ardoa eta barazkiak

Erakusketek izenburu bereko argitalpenen eduki esanguratsuenak laburtzen dituzte: "Navarra, la cultura del vino", Ion Stegmeier-ena, eta "Sabores y emociones, verduras de Navarra", Angelita Alfarorena. Modu horretan, testuen, irudien, argazkien, errezeten eta aromen bidez, Foru Komunitateko ardoaren eta barazkien errealitate historikoa eta orainaldia erakusten dira.

Erakusketa bakoitzean ardoaren eta barazkien kulturako alderdiei buruzko sei panel handi daude, baita bi jakiekin lotutako gaiei buruzko lau panel txiki eta erakusketa bakoitza aurkezteko balio duen bosgarren panela ere.

Azpimarratzekoa da erakusketa bakoitzean bi ikus-entzunezko proiektatzen direla, lau guztira. Horietako bi erakusketa hauetarako berariaz ekoitzitako bideoak dira: bata ardoari buruz ("Vinos de Navarra. La diversidad nos hace únicos") eta bestea baratzeko produktuei buruz ("Verdura de Navarra. Sabor y emoción").

Bestalde, erakusketetan hiru dimentsioko zenbait objektu daude. Hiru barazki handi (zainzuria, orburua eta piperra) eta mahats-mordo bat dira.

Erakusketa bakoitzean erakustegi bat dago eta bertan Nafarroako Gobernuak ardoari, barazkiei eta oro har gastronomiari buruz dituen argitalpenak kontsultatu daitezke. Horrez gain, bi produktuekin lotutako alderdiei buruzko galdera eta erantzunen joko informatikoa dago: 110 galdera ditu eta pantaila ukigarri interaktiboan ikus daitezke.

Amaitzeko, azpimarratzekoa da ardoaren erakusketan mahai bat dagoela eta bertan bisitariek Nafarroako ardoekin lotutako zortzi aroma usain ditzaketela, bakoitza zilindro batean.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa