(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilaria Funesko ikastetxe publikoaren handitze lanak ikustera joan da ostirala, 2010.eko irailak 3

Ikastetxeari gehitu dizkiote bost ikasgela arrunt, psikomotrizitate gela bat eta erabilera askotarako areto bat


Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Funesko Haur eta Lehen Hezkuntzako Elias Teres ikastetxe publikora joan da gaur, handitze lanen emaitzak ikustera.

Kontseilariak udalerriko alkatea, Antonio Ulzurrun Jimenez, eta ikastetxeko zuzendaria, Begoña Landa Boneta, izan ditu lagun.

Lan horietan ikastetxeari gehitu dizkiote, zehazki, bost ikasgela arrunt (bat behe solairuan eta lau lehenengoan) psikomotrizitate gela bat (behe solairuan) eta erabilera askotarako areto bat (lehen solairuan); guztira 365 metro koadro dira.

Horrez gain, 157 metro koadroko atari bat egin dute.

Lanak Construcciones Garbayo Ayensa SA enpresak egin ditu, 2010eko apirila eta abuztua bitartean, 360.711 euroko aurrekontuarekin.

Gela berri horiez gain, ikastetxeak honako hauek dauzka lehendik ere:

Haur Hezkuntzako hiru ikasgela, Lehen Hezkuntzako zortzi ikasgela, banaketa gela bat, liburutegia, informatika gela, gutxiengo etnikoentzako gela bat, logopedia gela, zuzendaritza bulegoak, idazkaritza, irakasle gela eta 1.900 metro koadroko jolastoki estalia.

2010-2011 ikasturterako 214 ikasle matrikulatu dituzte, denak G ereduan (gaztelaniaz).

Horietatik 76 Haur Hezkuntzan egongo dira, lau multzotan banatuta; eta 138 Lehen Hezkuntzan, zortzi taldetan banatuta.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa