Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lehen urtean, Osasun Larrialdietako Teknikariaren eta Haur Hezkuntzako Goi mailako Teknikariaren zikloak eskaintzen dira
Lanbide Heziketako (LH) trebakuntza zikloetan internet bidez urrunetik ikastea eskatzeko epea datorren 8ra arte irekita dago.
2010/2011 ikasturtea sistema hau Nafarroan ezarriko den lehenengoa da. Horren bidez, familia, lan edo geografia egoera eta prestakuntza bateratu eta nahi dutenei Lanbide Heziketarako sarbidea erraztu nahi zaie.
Lehen urtean,
eskaintzak bi trebakuntza ziklo ditu : Osasun Larrialdietako Teknikaria, erdi mailakoa, Iruñeko Sanitaria BHIn eskainiko dena; eta Haur Hezkuntzako Goi mailako Teknikaria, goi mailakoa, Iruñeko Adaptación Social BHIn eskainiko dena.Ziklo bakoitzean 40 plaza eskaintzen dira guztira. Prestakuntza internet bidez garatzen den arren, azterketak, jarduera batzuk eta enpresetako praktikak presentzialak izango dira.
Modalitate hau hezkuntza zentroetan Lanbide Hezietako ordutegi presentzialean egin ezin duten eta ordenagailuari eta interneti buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei bideratuta dago, bereziki helduei, eta batez ere, lan esperientzia egiaztatzen dutenei. Prestakuntza honetara zuzeneko sarbidea izango dute DBHko Graduatua edo baliokidea dutenek (erdi mailarako) eta Batxilergoko titulua edo baliokidea dutenek (goi mailarako). Bestela, proba bat egin beharko dute.
Interesdunek irailaren 3tik 8ra izena eman behar dute aipatu zentroetan edo Nafarroako Gobernuaren atariko zerbitzuen katalogoaren (
www.navarra.es ) bidez. Matrikula irailaren 23an eta 24an egin behar da.