(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 1.775,4 milioi euro bildu ditu abuztura arte, iaz denboraldi berean baino %0,1 gehiago ostirala, 2010.eko irailak 3

Sozietateen gaineko zerga bilketaren jaitsiera handia BEZaren diru-sarreren igoerak konpentsatu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak, 2010eko abuztuaren 31n, 1.775,4 milioi euroko zerga bilketa likidoa zeukan kontabilizatua. 2009an, denboraldi berean, 1.773,7 milioi zeuzkan bilduta. Igoera, beraz, %01ekoa izan da. Hori adierazi du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak.

Nafarroako Zerga Ogasunak, 2010eko abuztuaren 31n, 1.775,4 milioi euroko zerga bilketa likidoa zeukan kontabilizatua. 2009an, denboraldi berean, 1.773,7 milioi zeuzkan bilduta. Igoera, beraz, %01ekoa izan da.

Sozietateen gaineko zergaren bilketak %51 egin du behera 2009. urtearekin alderatuta. Jaitsiera hori, ordea, BEZaren igoerak eta beste zerga batzuen joera onak konpentsatu du.

Nafarroako Zerga Ogasunak berezko bilketaren gainean hilero egiten duen txostenetik ateratako ondorio nagusiak dira. Txostena gaur goizean aztertu du prentsaurrekoan bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak.

Aldeak ikusteko eta bilketaren bilakaera aztertzeko, aurreko urteetako datuak ekar ditzakegu gogora:

2007an, urtarrila eta abendua bitartean (krisia hasi baino lehen) bilketak %8,7 egin zuen gora, aurreko urteko denboraldi berekoarekin alderatuta; 2008an, ordea, bilketak %13,3 egin zuen behera (orain arteko jaitsierarik handiena da). Halaber, 2009an %7,7 jaitsi zen eta orain %0,1.

Zergen gaineko xehetasunak, abuztuaren 31n

Zehazki, 2010eko abuztuaren 31ko datuen arabera, zerga zuzenekin 832,8 milioi euro bildu dituzte, aurreko denboraldian baino %18,9 gutxiago; 2008an 1.027,4 bildu zituzten zerga zuzenen bitartez.

Sozietateen gaineko zergak egin du behera gehien, krisi ekonomikoaren urterik txarreneko (2009ko) enpresen emaitzei dagozkielako.

Guztira, Foru Ogasunak 169 milioi bildu ditu zerga hori medio, iaz denboraldi berean baino erdia baino gutxiago (denboraldi horretan 343,9 milioi euro bildu zituzten).

PFEZari dagokionez, zerga urte honetan 630,7 milioi euro bildu dituzte, 2009an baino %3,6 gutxiago.

Zerga horren barruan, lan atxikipenak iazko maila berean daude eta horrek esan nahi du enpleguari eutsi egin zaiola. Behera egin dute, berriz, PFEZaren zatikapenak (%5,2) eta kapital atxikipenak (%11,4); eta hori, batik bat, interes tasa txikien eta dibidenduen banaketa txikiagoen ondorioz.

Horren harian, Miranda kontseilariak gogoratu du Nafarroa dela lan eta kapital atxikipenek eta gora egin ez duten estatuko erkidego bakarra (lan atxikipenen estatuko batez besteko igoera %4koa da).

Gainerako zerga zuzenekin 34,1 milioi euro bildu dituzte; iaz 28,9 milioi euro.

Zeharkako zergei dagokienez, Ogasunak 922,2 milioi euro bildu ditu 2010eko lehen zortzi hilabeteetan, iaz denboraldi berean baino (724,6 milioi euro) %27,3 gehiago.

Alde horretatik, BEZ nabarmendu da gehien: asko igo da, %52,1, hain zuzen. Zergatik? Batetik, kontsumoaren igoeraren ondorioz (%9,5) bilketa gordina berreskuratu dutelako; eta bestetik, itzultze gutxiago egon direlako (%21,97 gutxiago), asko 2009an aurreratu baitzituzten.

BEZarekin guztira 544,5 milioi bildu dituzte (923 bildu eta 378,5 itzuli); iaz 357,9 milioi euro.

Zerga bereziek (garraioa, hidrokarburoak, tabakoa, e.a.) %3,1 egin dute gora, 298,9 milioi eurora (2009an 289,9 bildu zituzten).

Etxebizitzen inguruko zergei dagokienez, ondare eskualdaketen gaineko zerga bilketak (erabilitako etxebizitzen salerosketari lotuak) gora egin du:

Ogasunak 31,6 milioi euro bildu ditu 2010eko urtarriletik abuztura; hau da, 2009an baino %23,9 gehiago (iaz 25,5 milioi euro bildu zituzten). Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga bilketak, berriz, behera egiten jarraitzen du (zerga horrek sozietateen eragiketekin eta enpresen higiezinen salerosketekin du zerikusi gehien): Ogasunak 18,3 milioi euro bildu ditu, iaz denboraldi berean baino %22 gutxiago (2009an 23,5 milioi euro bildu zituzten).

Azkenik, Miranda kontseilariak azpimarratu du Nafarroako Gobernuaren helburua dela 2010ean defizita 0 izatea, zor publikoko 450 milioiak kontuan hartuta.

Horren harian gogoratu du hurrengo aurrekontuak egiterakoan eragina izango duela Nafarroak, gainerako erkidegoek bezala, zorpetze ahalmenaren erdia izatea.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Recaudación fiscal.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa