(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz eta Garcia Malo kontseilariek diabetedun haurren futbol selekzioko 14 gazte nafarrei harrera egin diete ostirala, 2010.eko irailak 3

Castello eta Nafarroako gazteek osatutako konbinatuak Frantzia garaitu zuen Junior Cup txapelketako finalean


Transcripción textual del video

Gaur goizean, Nafarroa Jauregiko tronu aretoan, Osasun kontseilari Maria Kutz Peironcelyk eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok harrera egin diete 1 motako diabetedunen Espainiako selekzioko haur, junior eta senior mailako 14 neska-mutil nafarrei.

Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Angel Cabrera, Espainiako Diabetedunen Federazioko burua, eta Juantxo Remon, Nafarroako Diabetedunen elkartekoa.

Kutz eta Garcia Malo kontseilariak, Junior Cup txapelketa irabazi duten diabetedun neska-mutilekin ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroa Jauregiko tronu aretoan, Osasun kontseilari Maria Kutz Peironcelyk eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok harrera egin diete 1 motako diabetedunen Espainiako selekzioko haur, junior eta senior mailako 14 neska-mutil nafarrei.

Harreran futbolariei garaikur bana eman diete, hain eredu on izateagatik. Izan ere, talde espainiarrak, haurren mailan, Junior Cup txapelketaren laugarren edizioa irabazi zuen abuztuaren 22an, Genevan (Suitza):

talde espainiarrak 1 eta 0 irabazi zion frantsesari.

Taldeko kide nafarrak hauek dira: Alex Jimenez Fernandez, Jon Pikabea Larralde, Jesus Lizarraga Nobel, Carlos Saldise Leoz, Iker Ordoñez Nieto, David Albiasu Azkarraga, Jon Mikel Zubiria Ilincheta, David Rodriguez Martin, Noel Cenoz Iturri, Nadia Armendariz Narvaez, Eloy Dominguez Jimenez, Daniel Caballero Cortes, Xabi Garralda Celay eta Ion Ander Basarte Baztan.

Entrenatzailea Jose Maria Pastor da.

Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Angel Cabrera, Espainiako Diabetedunen Federazioko burua, eta Juantxo Remon, Nafarroako Diabetedunen elkartekoa.

Junior Cup futbol txapelketan Europako eta Estatu Batuetako sei eta 18 urte arteko 220 neska-mutil diabetikok parte hartu zuten. Finala 300 lagun baino gehiagok ikusi zuten Genevako "Bout du monde" estadioan.

Esan bezala, Espainiako selekzioak haurren mailan irabazi egin zuen; senior mailan (15-18 urte), berriz, hirugarren geratu zen, eta junior mailan (10-14 urte) laugarren.

Espainiako Diabetedunen Federazioak jokalari talde berri bat hautatu zuen lehiaketan parte hartzeko: Nafarroako eta Castelloko 24 neska-mutil eraman zituzten, Nafarroako Diabetedunen Elkartekoak (ANADI) eta Castelloko Diabetedunen Elkartekoak (ADI-CAS).

Txapelketa Medtronic erakundeak antolatzen du, honako hauekin elkarlanean: Bayer Health Care Diabetes Care, Diabetearen Nazioarteko Federazioa (IDF), Pediatria eta Nerabezaroko Diabetearen Nazioarteko Elkartea (ISPAD), Gazteen Diabetea Ikertzeko Fundazioa (JDRF) eta Philias eta Theodora fundazioak. Horiez gain, txapelketak Espainiako Diabetedunen Federazioaren (FEDE) babesa dauka.

Diabetea munduan nola dagoen eta patologiari aurreko egiteko zer modu eta tratamendu berri dauden ezagutzera emateko, ekitaldian hainbat informazio gune jarri zituzten. Gune horietan intsulina ponpa bidezko terapiari eman zioten garrantzi gehien. Ponpa horrek balio du hormona kantitate zehatza emateko, gaixoen premien arabera. Hala, odoleko glukosa hobeto kontrolatzen da eta gaixoen bizi kalitatea hobetu egiten da

.

1 motako diabetea

Diabete mota hori haurrek gehien daukaten gaixotasun kronikoa da.

Gaixotasun autoimmunea da eta ez dauka prebentzio terapiarik. Gainera, 1 motako diabete kasu gero eta gehiago daude diabetedun haurtxo kopurua %5 igotzen da urtero eta haur eta nerabeena %3.

Estatuan 1 motako diabetearekin 120.000 lagun daude eta horietatik 60.000 inguru 14 urtetik beherakoak dira.

Medtronic erakundearen arabera, teknologia berriak, intsulina ponpak kasu, gaixoen %3k bakarrik erabiltzen du. Portzentaje hori Europako herrialde garatuen %15etik urrun dago eta gizarte eta kultura aldetik oso desberdinak ditugun herrialdeen portzentajetik oso gertu.

Espainiako Diabetedunen Federazioa, FEDE, irabazi asmorik gabeko erakunde bat da; 1988an sortu zuten, estatuko erkidegoetako 18 federazioak esparru berean biltzeko asmoarekin. Erkidegoetako federazio horietan diabetikoen 170 elkarte inguru daude elkartuta, estatu osoan.

FEDE, beraz, Espainiako diabetikoen ordezkaritza organoa da. Gaur egun estatuan 4.000.000 diabetiko inguru daude, horietatik 1.000.000 oraindik diagnostikatu gabe.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa