(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Estatuak tratu txarrak ematen dituztenentzat berreziketa-programa garatzeko hitzarmena sinatuko dute astelehena, 2010.eko irailak 6

Genero indarkeriaren delitu bat egiteagatik espetxearen aurreko neurri alternatiboetara kondenatu dituztenei bideratuta dago


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Estatuko Administrazio Orokorraren (Barne Ministerioaren eta Berdintasun Ministerioaren bitartez) eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren (Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren bidez) artean lankidetza hitzarmena sinatzea onetsi du, tratu txarrak ematen dituzten gizonen berreziketa arloko proiektu pilotu bat Nafarroan aplikatzeko.

Hitzarmen horretan, genero indarkeriaren delitu bat egiteagatik kondenatu dituzten eta espetxearen aurreko neurri alternatiboak ezarri zaizkienentzat berreziketa-programak finkatu dira. Beraz, mota horretako delituak egiteagatik espetxera bidaltzen dituztenak kanpoan geratuko dira.

Lankidetza-hitzarmenaren indarraldiari dagokionez, ondoreak hitzarmena sinatzen den datan hasi eta 2010eko abenduaren 31n amaituko dira. Hala ere, hitzarmenaren xedearekin zuzenean lotutako jarduera osagarriak 2011ko martxoaren 1era arte luzatu daitezke, eta urtebeteko epeetan luzatu daitezke alderdiek hala adostuz gero.

Hitzarmenaren baldintza ekonomikoei dagokienez, jarduerak garatzeko ezarritako zenbatekoa 155.000 eurokoa da. Berdintasun Ministerioak 75.000 euro jarriko ditu, eta Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak gainerako 80.000 euroak.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa