(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren esanetan, ETAren komunikatua ez da gizarteak espero zuena astelehena, 2010.eko irailak 6

Talde terroristari armak uzteko eta terrorismoari behin betiko uko egiteko eskatu dio


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Alberto Catalán kontseilari-eledunaren bidez adierazi du igande arratsaldean ETA talde terroristak argitaratutako komunikatua "ez dela Espainiako gizarteak, oro har, eta Nafarroakoak, zehazki, espero dutena". Ildo horretatik, ETA taldeari armak uzteko eta terrorismoari behin betiko uko egiteko eskatu dio.

"Gizartea nekatuta dago egintza terroristez eta terroristek eta horien ingurukoek egindako presioaz eta derrigortzeez", esan du Alberto Catalánek. Horrez gain, ETA taldeari eta horren inguruari hurrengoa esan die: "estrategia hauekin hauteskundeetan aurkeztu ahal izango direla uste badute, oker daude".

Nafarroako Gobernuak azpimarratu duenez, ETA behin betiko desagerrarazteko oso garrantzitsuak dira alderdi demokratikoek terrorismoaren aurrean duten batasuna mantentzea, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen lana eta ahalegina eta jardun judizialak.

 

Nafarroako Jauregia

Nafarroako Gobernuaren esanetan, ETAren komunikatua ez da gizarteak espero zuena.

Nafarroako Gobernuak, gaurko ohiko bileraren ostean, Alberto Catalán kontseilari-eledunaren bidez adierazi du irailaren 5ean, igande arratsaldean, ETA talde terroristak argitaratutako komunikatua "ez dela Espainiako gizarteak, oro har, eta Nafarroakoak, zehazki, espero dutena". Ildo horretatik, ETA taldeari armak uzteko eta terrorismoari behin betiko uko egiteko eskatu dio.

"Gizartea nekatuta dago egintza terroristez eta terroristek eta horien ingurukoek egindako presioaz eta derrigortzeez", esan du Alberto Catalánek. Horrez gain, ETA taldeari eta horren inguruari hurrengoa esan die: "estrategia hauekin hauteskundeetan aurkeztu ahal izango direla uste badute, oker daude".

Nafarroako Gobernuak azpimarratu duenez, ETA behin betiko desagerrarazteko oso garrantzitsuak dira alderdi demokratikoek terrorismoaren aurrean duten batasuna mantentzea, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen lana eta ahalegina eta jardun judizialak.

Modu eskematikoagoan, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak hamar puntutan laburtu du Nafarroako Gobernuak talde terroristaren azken komunikatuaren inguruan duen jarrera:

- Ez terroristen tregoei, "su-etenei" eta geldialdi teknikoei.

- Ez terroristekin negoziatzeari.

- Ez ETA-Batasuna erakundeetan egoteari.

- Ez terroristen indarkeria kondenatzen ez dutenentzat eta terroristak babesten dituztenentzat hauteskundeetako ateak zabaltzeari.

- Ez Nafarroari buruzko edozein asmori.

- Bai terroristek inongo baldintzarik jarri gabe armak uzteari.

- Bai emaitza judizial onak eman dituen eta ematen dituen jarduera polizial eta judizialari.

- Bai terrorismoaren biktimen duintasun, justizia eta oroimenari.

- Bai Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak terrorismoaren aurkako borrokan babesteari.

- Bai batasun demokratikoari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa