(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida egiteko eskatu dio Parlamentuari astelehena, 2010.eko irailak 6

Besteak beste, krisi ekonomikoa, Ekonomia Itunaren gaurkotzea eta indarkeria terrorista desagertzea jorratuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Parlamentuari Komunitatearen egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida egiteko eskatzea adostu du. Nafarroako Gobernuak Ganberara igorriko duen komunikazioan, Gobernuak ekonomiarekin, erakundeekiko harremanekin eta indarkeria terroristarekin lotutako gaiak proposatu ditu.

Ekonomiari dagokionez, Gobernuak nazioarteko krisi ekonomikoa eta horren eragin nagusiak murrizteko bultzatutako neurriak aztertzea planteatu du. Espainiako Gobernuarekiko harremanei dagokienez, Gobernuak Nafarroarako azpiegitura garrantzitsuak egitea eta amaitzea behin betiko bultzatzea eta aurten Ekonomia Ituna gaurkotzea proposatu du. Eta terrorismoari dagokionez, Foru Gobernuaren komunikazioaren arabera, indarkeria terrorista desagertzea jomuga izango da aurrerantzean ere.

 

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Parlamentuari Komunitatearen egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida egiteko eskatzea adostu du. Nafarroako Gobernuak Ganberara igorriko duen komunikazioan, Gobernuak ekonomiarekin, erakundeekiko harremanekin eta indarkeria terroristarekin lotutako gaiak proposatu ditu.

Ekonomiari dagokionez, Gobernuak nazioarteko krisi ekonomikoa eta horren eragin nagusiak murrizteko Foru Gobernuak Nafarroako Alderdi Sozialistarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan bultzatutako neurriak aztertzea planteatu du. Krisiaren aurkako neurriak, Nafarroa 2012 Plana eta Moderna Plana aztertuko dira.

Espainiako Gobernuarekiko harremanei erreparatuz, Nafarroarako azpiegitura garrantzitsuak egitea eta amaitzea behin betiko bultzatzea, hala nola Abiadura Handiko Trena eta Pirinioetako eta Bideko autobiak, eta aurten Ekonomia Ituna gaurkotzea proposatu du.

Terrorismoari dagokionez, Foru Gobernuaren komunikazioaren arabera, indarkeria terrorista desagertzea jomuga izango da aurrerantzean ere.

Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 200.1 artikuluaren arabera, legegintza-ikasturteko lehen saioen hasieran, osoko bilkurak aparteko batzarra egingo du Komunitatearen egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida egiteko, Gobernuko presidentearen inbestidura-eztabaida egiten denean edo Nafarroan hauteskundeak egiten direnean izan ezik.

Manuaren arabera, eztabaida deitu aurretik, iraileko lehenengo hamabost egun baliodunetan, Nafarroako Gobernuak horren inguruko komunikazioa igorri dezake Parlamentura.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa