(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu da administrazio publikoko langileentzako udako ikastaroen hirugarren edizioa asteartea, 2010.eko irailak 7

NAPIk antolatu ditu ikastaroak eta 253 lagunentzako lekua eskaini du


NAPI 2010 Udako Ikastaroak irailaren 3an amaitu ziren. Ikastaro horiek hirugarrenez antolatu ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua medio.

Hamaika ikastaro antolatu dituzte eta 253 lagunentzako lekua jarri dute; ikastaroak abuztuan egin dituzte.

Ikastaro horiek Nafarroan unibertsitate, lanbide eta zuzenbide aldetik ospe handia duten adituek garatu eta gidatu dituzte. Adituek landu dituzte giza eta gizarte zientzietako, zuzenbideko, zientzia teknikoetako eta ekonomiako hainbat gai.

Besteak beste, hauek izan dira ikastaroetako edukiak: gizarte sareen eta Web 2.0 delakoaren eragina, krisi ekonomikoa eta krisi horrek gure mundu globalizatuan sortu duen nahastea, Nafarroaren eta erakunde nafarren historia, irudien edizioa, gaur egungo munduaren gako soziologikoak, familia zuzenbidea eta nork bere burua hobetzeko programak (psikologia positiboa eta adimen emozionala).

NAPIren esanetan, udako prestakuntza programan jarritako helburuak bete dituzte beste behin. Ikastaroen asmoa da, hain zuzen, langile publikoen ikaskuntza eta gaitasunak sustatzea, daukaten lan maila kontuan hartu gabe. Alde horretatik, ikastaroak jakintza partekatuaren gizartearen aldeko apustua egiten du.

Hala, xedeak dira, batetik, funtzionario prestatuago eta jantziagoak edukitzea dagozkien zeregin arruntetatik aparteko gaietan; eta bestetik, kapital intelektuala eskura jartzea, giza jakintza berriak sortzeko eta, era horretan, funtzionarioek kritika egiteko ahalmen gehiago edukitzea eta gaur egungo funtzio publikoa integratuta dagoen mundu globalizatua hobeto ulertzea.

Langile publikoentzako udako ikastaroen ziklo hori osatzeko, NAPI 2010 Udako Ikastaroak programaren barruan, hitzaldi ziklo bat emango dute, "XXI. mendeko gako, gatazka eta erronkak" lemapean. Hitzaldiak irailaren 20tik 28ra emango dituzte, Nafarroako unibertsitateen 2010eko udako ikastaroen esparruan

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa