Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Institutuan DBHko lau ildo edukiko dituzte; Catalan kontseilaria hara joan da gaur goizean
Catalan kontseilaria Atarrabiako Pedro de Atarrabia institutuan.
(
irudia handitu
)
Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Atarrabiako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Pedro de Atarrabia Institutura joan da gaur goizean.
Ikastetxea eraikitzeko 5.158.898 euro behar izan dituzte; zenbateko hori 2010eko aurrekontuaren kargura onartu zuen Nafarroako Gobernuak. Institutuan A, G eta D ereduak eskainiko dituzte. Lehenbizikoan gaztelaniaz irakasten da eta euskara irakasgaia da; bigarrenean erabat gaztelaniaz irakasten da; eta hirugarrenean euskaraz irakastean da eta gaztelania irakasgaia da. Guztira 150 ikasle hartuko dituzte, irailaren 10etik aurrera.Pedro de Atarrabia institutua eraikitzea erabaki zuten Departamentuak ikusi zuelako Bigarren Hezkuntzako eskaria asko handitu dela Burlatan, Uharten eta Atarrabian.
Eraikuntza lana 2012 Nafarroa Planean sartu zuten, lehentasunezko jarduera gisa, eta ikastetxea 6.681 m²-ko zuzkidura lurzoru batean eraiki zuten, Fermin Tirapu, Bidaburua eta Fruta-arbolen pasealekua kaleen artean, Lorenzo Goikoa eta Atargi ikastetxe publikoetatik gertu.
Atarrabiako Pedro de Atarrabia ikastetxea.
(
irudia handitu
)
Proiektuan DBHko lau ildo jarri zituzten eta, ildo horiek gauzatzeko, instalazio hauek:
DBHko 24 ikasgela, ikasleentzako 10 komun, 12 banaketa gela, erreserba gela bat, curriculum aniztasunerako 3 gela, 8 sail, liburutegia, 2 informatika gela, 2 musika gela, 2 plastika gela, 2 laborategi, 2 tailer, irakasle gela, bulegoak (zuzendariarentzat, ikasketaburuarentzat, orientatzailearentzat eta administrazio langileentzat), idazkaritza, gurasoen elkartearentzako areto bat, atezaintza eta fotokopia gela.