(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Doneztebeko adindunentzako eguneko landa egoitzako obrak ikustera joan da asteartea, 2010.eko irailak 7

Lehendakaria, halaber, belar artifizialeko udal futbol-zelaia jarriko duten lursailean ere izan da


Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Doneztebeko adindunentzako eguneko landa egoitzako obrak ikustera joan da gaur goizean. Proiektu hori gauzatzeko, Foru Gobernuak 550.569 euroko diru-laguntza jarri du, aurrekontuaren %71, hain zuzen (aurrekontua 770.763 eurokoa da).

Informazio ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo, eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Eguneko zentroa Aranzoko bidean dago, 6.115,73 metro koadroko lursail batean.

Egoitzan 25 lagunentzako lekua dago (60 ere har ditzakete) eta, gainera, erretirodunen Arkupeak elkartea jartzeko espazioa utzi dute. Etxabea eta solairu bat dauzka. Obrak bi fasetan daude antolatuta eta orain lehenengoa dago abian; fase horretan sartzen dira zulaketa lanak egitea, euri uren eta ur beltzen instalazioak egitea eta zola eta egitura jartzea. Proiektua Arquitectos OM ARQ SLP arkitekto bulegoak egin du eta eraikuntza lanak Construcciones Mariezcurrena SL enpresaren esku daude.

Etxabean egongo dira sarbidea eta atseden lekuak (ataria, harrera lekua, egongela, jantokia, komunak, sukaldea, biltegia, administrazio bulegoak eta zerbitzu eremu bat) eta lehen solairuan bulegoak, profesional hauentzako bana:

psikologoa, erizaina, medikua, fisioterapeuta eta okupazio terapeuta. Horrez gain, lehen solairuan gimnasioa eta komunak ere jarriko dituzte
.

Belar artifizialeko futbol-zelaia jarriko duten lursailera bisita

Eguneko landa egoitza ikusi ondoren, Lehendakaria eta kontseilariak belar artifizialeko udal futbol-egoitza jarriko duten lursailera joan dira. Futbol-zelai hori izango da Doneztebe buru duen kirol eremua osatzen duten udalerrietako biztanleentzat.

Futbol-zelai horri esker, udal eskariari erantzungo diote eta, gainera, kirol eremua osatzen duten toki erakundeek kirola sustatzeko jarduerak, txapelketa federatuak eta kirol errendimenduko ekintzak egin ahal izango dituzte.

Doneztebe buru duen kirol eremuko 12 udalerriak hauek dira:

Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Labaien, Oitz, Saldias, Sunbilla, Urrotz eta Zubieta
.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa