(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Doneztebeko IAT estazio berria inauguratu du asteartea, 2010.eko irailak 7

Instalazio berrietan bederatzi lagunentzako enplegua sortu dute; Nafarroan beste bi egoitza daude eta berria egiteko milioi bat euro inbertitu dute


Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko Doneztebeko egoitza berria inauguratu du gaur goizean.

Inaugurazioan izan dira, baita ere, Begoña Urien Angulo, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa zuzendaria; Miguel San Miguel, Doneztebeko alkatea; eta Ignacio Mosso, TÜV Rheinland Navarra SA enpresa emakidaduneko kontseilari ordezkaria.

Instalazio berri horietan bederatzi lagunentzako lanpostuak sortu zituzten eta abuztuan hasi ziren lanean; Nafarroan beste bi egoitza daude, Iruñean eta Arbizun, hain zuzen.

Egoitza azken belaunaldikoa da: aurrerapen teknologiko guztiak dauzkate automobilak seguru ibiltzeko ebaluazioak eta diagnostikoak egiteko eta, baita ere, automobilen gidariei zuzendutako zerbitzu integrala gestionatzeko. Enpresa emakidadunak egindako azterlanen arabera, estazioan 12.000 ibilgailu ikuskatuko dituzte urtean.

Instalazioak 350 metro koadro baino gehiago dauzka. Bi ikuskaritza ildo daude, bata unibertsala eta bestea ibilgailu arinentzakoa. Gainera, dokumentazioa bideratzeko kabinak, artxiboa, aldagelak, komunak (mugitzeko zailtasunak dituztenentzako egokituak) eta abar dauzkate.

Horrez gain, langileak erosoago ibiltzeko aurrerapen batzuk jarri dituzte.

Adibidez, gidariek, sartutakoan, ez dute ibilgailutik atera beharko, kabinetan artatuko baitituzte. Gainera, ibilgailuan bertan egin ahal izango dituzte izapide guztiak, estalitako nabera sartu aurretik: identifikazioa, erregistroa eta kobrantza. Nabean, espezializatutako langileek ibilgailuen egoera (balaztak, esekidura, direkzioa, argiak, xasisa, e.a.) ikuskatzeko eta kontrolatzeko lan guztiak egingo dituzte.

Behin puntu guztiak aztertu ondoren, ingeniari arduradunak ikuskaritza txostena eta aurreko kristalean jartzeko pegatina emango dizkio ibilgailuaren jabeari; halaber, ibilgailuaren egoerari buruzko azalpenak eta informazioa emango dizkio

.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa