(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Iberiar Penintsulako izokin ibaien atlasa aurkeztu du Bertizaranan asteazkena, 2010.eko irailak 8

Nafarroako Gobernuak natura parkeei buruzko eskola umeentzako bi argitalpen egin dituela ere jakinarazi du


Izokin ibaien atlasa

Sanzberro kontseilariak 2010eko lehenbizikoa arrantzatu duen Martin Apezetxeari eman dio atlas bat. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, Iberiar Penintsulako izokin ibaien atlasa aurkeztu du gaur goizean, Bertizko Jaurerriko natura parkeko jauregian. Aurkezpenean parte hartu dute, baita ere, atlasaren egileek, hau da, Javier Alvarez eta Manuel Lamuelak, eta Martin Apeztetxea arrantzaleak; Apeztetxeak 2010eko lehenbizikoa harrapatu zuen.

Atlasa argitaratu dute Nafarroako Gobernuak, Galiziako Xuntak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek. Helburua da izokin ibai eta arro kantabriar eta atlantikoetan sortzen joan den informazioa (historikoa eta gaur egungoa) biltzea, Iberiar Penintsulan izokinaren egoera zein den jakiteko.

Liburua liburu-dendetan eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Zerbitzuan dago salgai, 12 euroan.

Argitalpenean ahalegin handiena egin dute izokin arro iberiarretan izokinaren habitata baldintzatzen duten ezaugarri geografiko, fisiko eta biologikoak deskribatzeko. Horren harian, Galiziako mutur atlantikoan hasi eta Bizkaiko Golkoaren mendebaldeko muturreraino dauden arroen arteko aldeak eta berdintasunak azaldu dituzte.

Halaber, iberiar arroetan izokinen populazioa zertan den aztertu dute; horretarako, azken 20 urteetan izokin iberiarraren populazioen segimendua eta kontrola bermatzeko egin dituzten azterlan eta ikerketetako datuak hartu dituzte.

Proiektua luzea izan denez, hasierako berrikuspen aldia, 1999-2000, luzatu egin dute 2006. urtera arte. Beraz, Espainian izokin populazioen gainean dagoen jakintza guztia eguneratu dute.

 

Urbasako eta Bertizeko natura parkeei buruzko ipuinak

Orobat, Sanzberro kontseilariak eskola umeentzako bi liburu aurkeztu ditu gaur. Liburuak Nafarroako Gobernuak argitaratu ditu, Gestion Ambiental, Viveros y Repoblaciones enpresa publikoaren bitartez. Argitalpenen helburua da Urbasako eta Bertizeko natura parkeen balioak eta gestioa ezagutzera ematea.

Liburuak irudidunak dira eta euskaraz eta gaztelaniaz daude (ale berean bi hizkuntzak); gainera, PEFC ziurtagiridun paperarekin egin dituzte.

Liburuak liburu-dendetan, Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen dendan (Navas de Tolosa 21, Iruñea), Interneten (www.cfnavarra.es/publicaciones/) eta Bertizeko eta Urbasako interpretazio zentroetan daude salgai, bederatzina euroan.

Liburuetako ipuinak haurrentzako dira. Izan ere, funtsezkoa da haurrek jakitea basoa modu eramangarrian gestionatzea garrantzitsua dela; alde horretatik, alde batera utzi dute mendia ondoen zaintzeko modua "ez ukitzea" denaren topikoa.

Argitalpenetan parkeen gestioaren ikuspegi integrala eman dute.

Bertizeko parkeari dagokionez, azpimarratu dute turismoa eta natura balioak uztartzea posible dela. Eta Urbasako parkeari dagokionez, bertako aprobetxamendu tradizionalak deskribatu dituzte, abeltzaintza eta egurraren ustiaketa, adibidez, eta nabarmendu dute biak ala biak animalien, landareen eta habitaten zaintzarekin uztartu daitezkeela.

Ipuinetan ez da ageri zaintzaren ikuspegi esklusibistarik, aitzitik: ikuspegi integrala hartu dute aintzat eta islatu dute natura gestionatu daitekeela aberastasuna eta lanpostuak sortzeko moduan, betiere ingurumena egoki zainduta.

Bi ipuinetan parke bakoitzeko espezie bana da protagonista. Bertizen, adibidez, Martin izeneko okil beltzak parkean hegan egiteko gonbita luzatzen digu. Urbasan, berriz, Triston izeneko uhandre batek natura parkeko hamar mila hektareatan paseatzen du.
Dokumentazioa:
Portada del Cuento sobre el Parque Natural de Urbasa
Portada del Cuento sobre el Parque Natural de Bertiz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa