(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztua hilabete oso lehorra izan da eta tenperaturak sasoi honetako ohikoak izan dira asteazkena, 2010.eko irailak 8

Urtegien edukiera %68tik %52ra jaitsi da eta prezipitazioak noizean behingoak izan dira, urriak, eta lurraldearen iparraldean pilatu dira


Joan den abuztua oso lehorra izan da Nafarroa ia osoan, eta Goi Erriberako eta Estellerriko behatoki batzuetan ez da prezipitaziorik bildu. Tenperaturak urteko sasoi honetako ohikoak izan dira, baina oro har, ohiko tenperaturaz azpitik hamarren batzuk izan dituzte. Urtegien edukiera %68tik %52ra jaitsi da.

Prezipitazioak noizean behingoak izan dira, urriak, eta lurraldearen iparraldean pilatu dira gehienak. Salbuespen moduan, ekaitz batzuek prezipitazioak eragin dituzte: irailaren 1ean 40,4 l/m2 bildu ziren Espartzan, eta irailaren 19an, 44,3 l/m2 Monteagudon.

Behatoki gehienetan ez da gainditu itxarondako prezipitazioen %100, Monteagudon izan ezik, aipatutako salbuespena dela eta. Lurraldeko leku askotan erregistroak %25etik beherakoak izan dira, lurraldearen iparraldean izan ezik, kasu batzuetan %80ra iritsi baitira.

Tenperaturak aldakorrak izan dira eta egun beroak eta freskoagoak tartekatu dira. Egunik beroenak abuztuaren 22a eta 26a izan ziren, eta oro har, tenperatura ez da 20 ºC-tik jaitsi lurraldearen hegoaldeko behatokietan. Hileko batez bestekoak garaiari dagozkion balioetatik hurbil egon dira, apur bat azpitik; iparraldeko estazio batzuetan, diferentziala -1º C izan da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa