(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilaria Nafarroako lankide boluntarioekin egon da Haitiko boluntarioei egindako omenaldian osteguna, 2010.eko irailak 9

Omenaldia Madrilen egin da, Lankide Boluntarioen Egunean


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria irailaren 8an, asteazkenean, aurtengo urtarrilean Haiti suntsitu zuen lurrikara dela-eta antolatutako laguntza-proiektuetan parte hartu zuten Nafarroako lankide boluntarioekin egon zen Madrilen. Izan ere, Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzako Ministerioak omenaldi-ekitaldi instituzionala antolatu zuen lankide boluntario horientzat.

Ekitaldi horretan, Miguel Ángel Moratinos Kanpo Arazoetarako eta Ingurumeneko ministroa buru zela, Antilla artxipelagoan gertatutako hondamendia dela-eta antolatutako larrialdi-operatiboan parte hartu zuten espainiar boluntario guztiei omenaldia egin zitzaien.

Nafarroatik Gurutze Gorriko hamabi kide, DYA Navarrako sei kide, Intervención-Ayuda-Emergencia elkarteko bi kide, Mugarik gabeko Medikuak elkarteko kide bat eta Kalitateko Alaben Kongregazioko boluntario bat joan ziren ekitaldira.

Hauek izan ziren Gurutze Gorriko ordezkariak: Arnaldo San Román, Dominikar Errepublikako ordezkaria; Jasone García Amézqueta, Haitiko ordezkaria; Esperanza Ursua eta Miguel Lavín, Ur eta Saneamendu arloko Larrialdietako Erantzun Unitateko ordezkariak; Antonio Carabante, Logistika arloko Larrialdietako Erantzun Unitateko ordezkaria; Raúl Ecay, Telekomunikazio arloko Larrialdietako Erantzun Unitateko arduraduna; Joaquín Mencos, Nafarroako Gurutze Gorriko presidentea –zaharberritze fasearen planifikazioan parte hartu zuen-.

Gurutze Gorritik hurrengo hauek ere parte hartu zuten: Nerea Oteo, Saneamendu Masibo eta Higiene arloko Larrialdietako Erantzun Unitateko ordezkaria; Pablo San Julián, Ur eta Saneamendu arloko Larrialdietako Erantzun Unitateko ordezkaria; Raquel Barroso, ordezkari administratzailea; Carlos Vidondo, Telekomunikazio arloko Larrialdietako Erantzun Unitateko ordezkaria eta Asier Iturria, Ur eta Saneamendu arloko Larrialdietako Erantzun Unitateko ordezkaria.

DYAren aldetik, hurrengo hauek joan ziren: Ricardo de Diego, Óscar Martínea, Gabriel Zozaya, Alberto Lafuente, Carlos Pastor eta Pablo Martí. Aipatzekoa da talde honek Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziako Laguntza Humanitariorako Bulegoko operatiboa osatu zuela.

Valentzian egoitza duen Intervención-Ayuda y Emergencias elkartearen aldetik, David Balenek eta Mikel Fuertesek parte hartu zuten. Mugarik gabeko Medikuen aldetik, Vicente Rey nafarra eginkizun humanitarioetan lankidetzan aritu zen, eta Karitateko Alaben Kongregaziotik, María Pilar Pascual Mendive.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa