(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo Departamentuak 150.000 euroko laguntzak eman dizkie turismoa sustatzeko 140 proiekturi osteguna, 2010.eko irailak 9

Esleipendunak turismo marketineko jarduerak egin dituzten edo egingo dituzten elkarteak, toki entitateak eta partzuergoak dira


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 150.000 euroko diru-laguntzak eman dizkie 2009ko irailaren 30etik 2010eko urriaren 1era turismo marketineko jarduerak egin dituzten edo egiteko asmoa duten elkarte, toki entitate eta partzuergoei. Deialdi honen bidez, 32 elkartek, 10 toki entitatek eta 3 partzuergok onurak lortu dituzte, 140 proiektu ingururekin.

Laguntzen deialdi honen bidez sektore publiko eta pribatuko turismo marketineko ekimenak sustatu nahi dira. Oinarrietan ezarritakoaren arabera, aurkeztu ahal ziren proiektuen artean, elkarteen kasuan, on line erreserba zentralen sorrera, hobekuntza eta proiekzioa, azoka eta turismo aurkezpenetara joatea, turismo zabalkundeerako materiala egitea, publizitate kanpainak eta web orriak garatu eta hobetzea eta marketin jarduerak on line zeuden. Toki entitateei eta turismo partzuergoei dagokienez, turismo informaziorako puntuak abian jartzea edo mantentzea ezarri zen.

Deialdiaren zenbateko osoa 150.000 euro da. Kopuru horretatik 125.000 euro turismo elkarteei bideratuta dago, eta gainerako 25.000 euroak, toki entitateei eta turismo partzuergoei. Deialdia ebazteko lehia araubidea erabili zen, eta formula moduan hainbanaketa ezarri zen.

Deialdia ebatzi ondoren eta deialdian ezarritako balorazio irizpideekin bat etorriz, turismo elkarteei bideratutako laguntzak 125.000 eurokoak izan dira, modu honetan banatuta: Estellerriaren Turismo Garapenaren Aldeko Enpresaburuen Elkartea (4.765,76 €), Erriberako Landaetxeak (521,03 €), Asociación Navarra de Hoteles con Encanto ANAHEN (9.297,81 €), Ostatuak eta Erronkariko Landaetxeak Elkartea (114,56 €), Estellerriko Landaetxeak (1.098,32 €), Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea (3.896,86 €), Iruñeko Hotelen Elkartea (11.347,49 €), Tuterako Hotelen Elkartea (1.099,79 €), Nafarroako Kanpinen Elkartea (12.724,35 €), Asociación Hoteles Nobles del Reyno (4.362,51 €), Nafarroako Turismo Elkartea (9.726,13 €), Nafarroako Jatetxeen Elkartea (6.687,57 €), Asociación de Restaurantes del Reyno (5.343,26 €), Iranzuko Lurrak Turismo Elkartea (3.402,50 €), Nafarroako Nekazaritza Turismoko Elkartea AGROTURANA (1.099,79 €), Lagun Artea Aterpetxeen Elkartea (1.903,14 €), Nafarroako Turismo Elkarte eta Erakundeen Federazioa (499,98 €) eta Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea (ANAPEH) (3.666,88 €).

Hauek izan ziren beste esleipendun batzuk: Pirinioetako Landa Etxeen eta Turismo Apartamentuen Elkartea (378,05 €), Nafarroako Kongresu Antolatzaile Profesionalen Elkartea (OPC) (1.949,01 €), Nafarroako Bidaia Agentzien Elkartea (ANAVI) (4.124,22 €), Iruñaldea - Comarca de Pamplona Landaetxeen Elkartea (944,37 €), Orreaga – Irati Landaetxeak (1.908,96 €), Nafarroako Landa Hotelen Elkartea (2.696,32 €), Done Jakue Bidearen Ardo Ibilbidearen Elkartea (4.500,49 €), ABELORE Nekazalturismo Elkartea (5.290,54 €), Sakanako Ostatuen Elkartea (585,16 €), Plazaolako Ostalaritza Elkarte Profesionala (7.042,32 €), El Rebote Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak (504,07 €), Asociación Baja Montaña- Mendi Behera Elkartea (6.535,82 €) eta Hiruak Bat Landaetxeak (6.982,93 €).

Toki entitateetara eta turismo partzuergoetara bideratutako laguntzak 25.000 eurokoak izan dira, modu honetan banatuta: Agoitzgo Udala (1.915,75 €), Vianako Udala (1.915,75 €), Lesakako Udala (1.915,75 €), Esteribargo Udala (1.915,75 €), Ultzamako Udala (1.915,75 €), Garesgo Udala (1.915,75 €), Zugarramurdiko Udala (1.915,75 €), Aezkoa Ibarreko Batzar Nagusia (1.915,75 €), Luzaideko Udala (1.607,59 €), Doneztebeko Udala (1.642,08 €), Erronkariko ibarra Garatzeko Partzuergoa (1.915,75 €), Plazaola Turismo Partzuergoa (1.915,75 €) eta Bertizgo Turismo Partzuergoa (2.592,78 €).

Deialdi hau Nafarroako turismo marketinaren plan integralaren barruan sartzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa