(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ikastetxe guztietan arbel digital interaktiboak edukiko dituzte ikasturte honetan osteguna, 2010.eko irailak 9

Hori eman du aditzera Sanz Lehendakariak Haur eta Lehen Hezkuntzako 2010-2011 ikasturtearen inaugurazio ekitaldian


Sanz Lehendakaria arbel digital interaktiboak nola erabiltzen diren ikusten.

Sanz Lehendakaria arbel digital interaktiboak nola erabiltzen diren ikusten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak arbel digital interaktiboak jarriko ditu Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan, urte amaierarako.

Era horretan, informazio eta komunikazio teknologia berriak ikasgeletan jartzea helburu duen Integra IKT programak proiektu esperimental izateari utziko dio: foru erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko publiko eta itunduetan ezarriko dute. Hori lortzeko, Hezkuntza Departamentuak 2,5 milioi euro inbertitu ditu azken bi urteetan.

Hori da Haur eta Lehen Hezkuntzako 2010-2011 ikasturteko berritasun nagusia. Ikasturtea gaur goizean inauguratu du Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Zangozako Luis Gil ikastetxe publikoan antolatutako ekitaldian; ikastetxe hori joan den urtean aipatu programa esperimentu moduan abian jarri zuten ikastetxeetako bat da.

Inaugurazio ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Alberto Catalan Higueras, Hezkuntza kontseilaria; Elena Torres Miranda, Nafarroako Parlamentuko burua; Eskisabel Suescun Hualde, herriko alkatea; eta Rosa Estaun Solano, ikastetxeko zuzendaria.
Las autoridades visitan un aula del colegio público Luis Gil de Sangüesa.

Sanz Lehendakariak Haur eta Lehen Hezkuntzako 2010-2011 ikasturtea inauguratu du ( irudia handitu )

Ikasturte akademikoa hilaren 3an hasi zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako hamasei ikastetxeko ikasleek; aste honetan beste 203 ikastetxetako ikasleek heldu diote hariari.

Guztira, hezkuntza maila horietan 64.000 ikasle egongo dira 2010-2011 ikasturtean, joan de ikasturtean baino pixka bat gehiago. Irakasleei dagokienez, 5.000 irakasle baino gehiago daude maila horietan eskolak ematen. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako gainerako ikasleak (DBH, Batxilergoa eta LH) hilaren 10etik aurrera hasiko dituzte eskolak, pixkanaka.

445 ikasgela digital

Nafarroako Gobernuak 1,75 milioi euro jarri ditu aurten ikasgeletan arbel digital interaktiboak instalatzeko.

Guztira 400 arbel baino gehiago jarriko dituzte eta, horrela, foru erkidegoan 445 ikasgela digital egongo dira (328 ikastetxe publikoetan eta 177 itunduetan); arbel horiek 7.994 ikaslek baliatuko dituzte (ikastetxe publikoetan 5.239 ikaslek eta itunduetan 2.755 ikaslek).

Ekimena 2009-2010 ikasturtean jarri zuten martxan esperimentu moduan, Haur eta Lehen Hezkuntzako hemeretzi ikastetxetan; horretarako 750.000 euro inbertitu zituzten.

Hortaz, bi urtean lortuko dute (2009 eta 2010) Integra IKT programa foru erkidegoko ikastetxe publiko eta itundu guztietan ezarria egotea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa